Igandean jokatu den Manuel Lopezen omenezko xake txapelketan Hondarribia-Marlaxkako taldea 3. Postua lortu du Eibarren

(leer noticia en español)

Gregorio Uriarte, Nabar Tejedor, Ramon Nogues eta Andoni Orube izan dira Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren izenean Eibarrera bertaratu direnak eta taldekako txapelketa berezi honetan merituzko 3. Postua lortu dute, Batalla eta Easo-Gros talde indartsuen atzetik. Lehenengo aldia da Euskal Herrian “Fischerren Ausazko Sistema”n taldekako txapelketa bat antolatu dela, eta Euskal Herri osoko 15  taldea parte hartu dute.

Uztailean Manuel Lopez urte askoan zehar Deporreko xake taldeko kide izandakok autobus istripu baten ondorioz zendu zen. Uztailaren hasieran Eibarko Hiria partida azkarren txapelketan bere 80. urtebetetzea zela eta plaka bat eman arren eta istripuaren ondoren, Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeak bere omenezko txapelketa bat antolatzea erabaki zuen.

Hori horrela eta Eibarko Udalaren eta Euskadiko eta Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, Manuel Lopezen omenezko txapelketa jokatu da igandean, goizeko 10:30tan hasita eta egun guztian zehar Eibarko Udaletxeko patioan. Txapelketan 15 minutuko partida azkarrak jokatu dira eta egindako jokaldi bakoitzeko 15 segundu jasoko dituzte jokalariek. Gainera, eta txapelketa guztiok gogoratzekoa izateko “FischerrenAusazko Sistema” erabili da partidak jokatzeko.

Sistema hau RobertBobbyFischer maisu handi estatubatuarrak asmatu zuen (Sobiet Batasuneko xakelariei Munduko Txapelketan irabazi zien lehenengo estatu-batuarra), xakearen inguruan zegoen jakintza guztia gehiegizkoa zela eta, xakea bere iturburuetara, hau da, jokalariek sortutako artea izatera buelta zedin. Horretarako jokalari bakoitzaren lehenengo errenkadako piezen ordena ausaz erabakitzen da zozketa baten bidez, eta piezak ez dira egoten ohi bezala kokatuta. Horrela 960 posizio posible daude partida hasteko. Lehenengo aldia da Euskal Herrian Fischerrek asmatutako modalitatea taldekako txapelketa bat antolatu dela.

Eibarko Xake taldeak emaitza guztiak Chess-Results –en jarri dituzte baina hauxe izan da amaierako sailkapena

Rk.

No.Ini.

Equipo

 Pts

 Des1

1

1

BATALLA

6

0

0

12

20.0

2

3

EASO – GROS

3

2

1

8

15.0

3

4

HONDARRIBI-MARLAXKA

3

2

1

8

14.5

4

6

C.D. EIBAR A

4

0

2

8

14.0

5

14

ERMUA

2

3

1

7

14.0

6

11

COMBINADO

3

1

2

7

12.0

7

5

ZURI-BALTZA

3

0

3

6

14.0

8

2

ZORNOTZA

3

0

3

6

13.5

9

7

ABADIÑO

2

2

2

6

11.0

10

8

BARAKALDO – AGUR MANUEL

3

0

3

6

11.0

11

12

ALFIL

2

1

3

5

8.5

12

13

SAN VIATOR

2

1

3

5

7.5

13

10

ELGOIBAR

1

2

3

4

9.5

14

9

DEBA – BERGARA

1

2

3

4

8.0

15

15

C.D. EIBAR B

1

2

3

4

7.5

Txapelketaren Argazkiak eskuragarri jarri dituzte ondorengo loturan:http://dl.dropbox.com/u/17287015/IMemorialManuelLopez.zip

Advertisements

Bakarkako Gipuzkoako txapelketak: txapeldun Lehenengo eta Hirugarren mailan eta txapeldunorde Bigarrenean.

Donostian amaitu berri diren Gipuzkoako Banakako txapelketetan gure ordezkariek oso ondo ibili dira.

(leer noticia en español)

Gipuzkoako banakako Xake Txapelketa Nagusian Ramon Noguesek txapelketa txukuna egin arren, zorte handiegirik izan ez eta merituzko 17. postua lortu du. Goio Uriartek, txapelketa bikaina egin du eta azkeneko partidan, txapelketa irabazi duen  Patrice Etchegaray Nazioarteko Maisuarekin parra egin eta gero Gipuzkoako absolutoan laugarren postua eta 2012ko  Euskadiko Banakako Txapelketarako sailkatzea lortu du. Horrekin batera, Lehenengo Mailako Txapeldun gelditu da.

Banakako Gipuzkoako 2. mailako banakako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako  Andoni Orube Bona, 7 puntutik,5,5 lortu ondoren, bigarren sailkatu da eta garaikurra lortzeaz gain, lehenengo maila lortu du.

2. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra

Rk.    Izena                                  FED    Elo    Club/Ciu          Pts.     Des 1      Des 2      Des 3

1    Solino Barreiro Moises        ESP    1842     G7161                  6.0       1839        2159        23.5

2    Orube Bona Andoni            ESP    1772     11539                   5.5       1874        2092       26.0

3    Elduayen Echave Ramon    ESP    1602     G7312                   5.0       1877        2067       27.5

22 jokalari guztira. Andoni Orube txapelketako 4a zen Rankinari dagokionez, 1772 nazioarteko FIDE Elo punturekin eta 7 partidatan 5,5 punto lortu ditu, 1898 performancea egin duelarik, 6,3 FIDE puntu irabaziz.

Banakako Gipuzkoako 3. mailako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako Daniel Garmendia Zubeldiak, 7 puntutik, 6 lortu ondoren (egun batean joaterik ez zuen izan, hortaz puntuen 100% lortu du txapekleta honetan) lehen sailkatu  da eta garaikurra lortzeaz gain bigarren maila lortu du.

 3. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra
Rk.    Izena                                        FED    Elo Club/Ciudad    Pts.     Des 1      Des 2      Des 3

1    Garmendia Zubeldia Daniel    ESP   1765      G7150                      6.0    1912         2770       26.0

2    Garcia Nestar Daniel                 ESP   1603      13203                       5.5    1795        2026       26.5

3    Vadillo Jueguen Jon                 ESP    1510      G7188                       5.0    1926         2184      29.0

Danielek, banakako 3. mailako txapelketarekin batera, bost  igandetan  Tolosan burutu den kadete mailakoa (16 urtetik beherakoa)  jokatu du eta  bertan lan txukuna egin du, 3. postua lortu duelarik. 3. Mailako  txapelketako jokalaririk indartsuena zen, Rankineko lehena, 1765 Estatuko FEDA Elo punturekin eta 7 partidatan 6 puntu lortu ditu, 2397  performance izugarria egin duelarik.

3. mailako txapelketa honetan Hondarribia-Marlaxka elkarteko beste ordezkari bat izan dugu, Iker Arri Martinez, eta zortea alde izan ez badu ere, lan txukuna burutu du eta 18. sailkatu da.