Donostian amaitu berri diren Gipuzkoako Banakako txapelketetan gure ordezkariek oso ondo ibili dira.
Gipuzkoako banakako Xake Txapelketa Nagusian Ramon Noguesek txapelketa txukuna egin arren, zorte handiegirik izan ez eta merituzko 17. postua lortu du. Goio Uriartek, txapelketa bikaina egin du eta azkeneko partidan, txapelketa irabazi duen Patrice Etchegaray Nazioarteko Maisuarekin parra egin eta gero Gipuzkoako absolutoan laugarren postua eta 2012ko Euskadiko Banakako Txapelketarako sailkatzea lortu du. Horrekin batera, Lehenengo Mailako Txapeldun gelditu da.
Banakako Gipuzkoako 2. mailako banakako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako Andoni Orube Bona, 7 puntutik,5,5 lortu ondoren, bigarren sailkatu da eta garaikurra lortzeaz gain, lehenengo maila lortu du.
2. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra
Rk. Izena FED Elo Club/Ciu Pts. Des 1 Des 2 Des 3
1 Solino Barreiro Moises ESP 1842 G7161 6.0 1839 2159 23.5
2 Orube Bona Andoni ESP 1772 11539 5.5 1874 2092 26.0
3 Elduayen Echave Ramon ESP 1602 G7312 5.0 1877 2067 27.5
22 jokalari guztira. Andoni Orube txapelketako 4a zen Rankinari dagokionez, 1772 nazioarteko FIDE Elo punturekin eta 7 partidatan 5,5 punto lortu ditu, 1898 performancea egin duelarik, 6,3 FIDE puntu irabaziz.
Banakako Gipuzkoako 3. mailako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako Daniel Garmendia Zubeldiak, 7 puntutik, 6 lortu ondoren (egun batean joaterik ez zuen izan, hortaz puntuen 100% lortu du txapekleta honetan) lehen sailkatu da eta garaikurra lortzeaz gain bigarren maila lortu du.
3. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra
Rk. Izena FED Elo Club/Ciudad Pts. Des 1 Des 2 Des 3
1 Garmendia Zubeldia Daniel ESP 1765 G7150 6.0 1912 2770 26.0
2 Garcia Nestar Daniel ESP 1603 13203 5.5 1795 2026 26.5
3 Vadillo Jueguen Jon ESP 1510 G7188 5.0 1926 2184 29.0
Danielek, banakako 3. mailako txapelketarekin batera, bost igandetan Tolosan burutu den kadete mailakoa (16 urtetik beherakoa) jokatu du eta bertan lan txukuna egin du, 3. postua lortu duelarik. 3. Mailako txapelketako jokalaririk indartsuena zen, Rankineko lehena, 1765 Estatuko FEDA Elo punturekin eta 7 partidatan 6 puntu lortu ditu, 2397 performance izugarria egin duelarik.
3. mailako txapelketa honetan Hondarribia-Marlaxka elkarteko beste ordezkari bat izan dugu, Iker Arri Martinez, eta zortea alde izan ez badu ere, lan txukuna burutu du eta 18. sailkatu da.