Igandean jokatu den Manuel Lopezen omenezko xake txapelketan Hondarribia-Marlaxkako taldea 3. Postua lortu du Eibarren

(leer noticia en español)

Gregorio Uriarte, Nabar Tejedor, Ramon Nogues eta Andoni Orube izan dira Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren izenean Eibarrera bertaratu direnak eta taldekako txapelketa berezi honetan merituzko 3. Postua lortu dute, Batalla eta Easo-Gros talde indartsuen atzetik. Lehenengo aldia da Euskal Herrian “Fischerren Ausazko Sistema”n taldekako txapelketa bat antolatu dela, eta Euskal Herri osoko 15  taldea parte hartu dute.

Uztailean Manuel Lopez urte askoan zehar Deporreko xake taldeko kide izandakok autobus istripu baten ondorioz zendu zen. Uztailaren hasieran Eibarko Hiria partida azkarren txapelketan bere 80. urtebetetzea zela eta plaka bat eman arren eta istripuaren ondoren, Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeak bere omenezko txapelketa bat antolatzea erabaki zuen.

Hori horrela eta Eibarko Udalaren eta Euskadiko eta Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, Manuel Lopezen omenezko txapelketa jokatu da igandean, goizeko 10:30tan hasita eta egun guztian zehar Eibarko Udaletxeko patioan. Txapelketan 15 minutuko partida azkarrak jokatu dira eta egindako jokaldi bakoitzeko 15 segundu jasoko dituzte jokalariek. Gainera, eta txapelketa guztiok gogoratzekoa izateko “FischerrenAusazko Sistema” erabili da partidak jokatzeko.

Sistema hau RobertBobbyFischer maisu handi estatubatuarrak asmatu zuen (Sobiet Batasuneko xakelariei Munduko Txapelketan irabazi zien lehenengo estatu-batuarra), xakearen inguruan zegoen jakintza guztia gehiegizkoa zela eta, xakea bere iturburuetara, hau da, jokalariek sortutako artea izatera buelta zedin. Horretarako jokalari bakoitzaren lehenengo errenkadako piezen ordena ausaz erabakitzen da zozketa baten bidez, eta piezak ez dira egoten ohi bezala kokatuta. Horrela 960 posizio posible daude partida hasteko. Lehenengo aldia da Euskal Herrian Fischerrek asmatutako modalitatea taldekako txapelketa bat antolatu dela.

Eibarko Xake taldeak emaitza guztiak Chess-Results –en jarri dituzte baina hauxe izan da amaierako sailkapena

Rk.

No.Ini.

Equipo

 Pts

 Des1

1

1

BATALLA

6

0

0

12

20.0

2

3

EASO – GROS

3

2

1

8

15.0

3

4

HONDARRIBI-MARLAXKA

3

2

1

8

14.5

4

6

C.D. EIBAR A

4

0

2

8

14.0

5

14

ERMUA

2

3

1

7

14.0

6

11

COMBINADO

3

1

2

7

12.0

7

5

ZURI-BALTZA

3

0

3

6

14.0

8

2

ZORNOTZA

3

0

3

6

13.5

9

7

ABADIÑO

2

2

2

6

11.0

10

8

BARAKALDO – AGUR MANUEL

3

0

3

6

11.0

11

12

ALFIL

2

1

3

5

8.5

12

13

SAN VIATOR

2

1

3

5

7.5

13

10

ELGOIBAR

1

2

3

4

9.5

14

9

DEBA – BERGARA

1

2

3

4

8.0

15

15

C.D. EIBAR B

1

2

3

4

7.5

Txapelketaren Argazkiak eskuragarri jarri dituzte ondorengo loturan:http://dl.dropbox.com/u/17287015/IMemorialManuelLopez.zip

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s