Arrakasta handia gure taldekide adintsu eta gazteenak Gipuzkoako txapelketetan!

(leer noticia en español)

Gure taldekide Andoni Orube txapeldun gelditu da eguberri jai hauetan ospatu den Gipuzkoako torneoan. Daniel Garmediak berriz meritu handiko bigarren postua lortu du jubenilen artean.

Zorionak biei!

Emaitza eta jokatutako partidak, hemen eskura ditzakezu:

Beteranoen Torneoa, Jubenilen Torneoa.

Marlaxkak hiru talde aurkeztuko ditu hurrengo Gipuzkoako txapelketan

Marlaxka Xake Taldea

 (leer noticia en español)

Hirugarren mailako bi talde eta Preferente mailako batek osatuko dute hastear den Gipuzkoako 2012 Txpelketa Nagusian Marlaxkak taldearen ordezkaritza.

Urtarrilean hasiko da txapelketa, eta helburuak Bigarren mailara igotzea eta Preferente taldea mantentzea izango dira. Zorte on denoi!

Emaitzak eta beste hainbat albiste  hemen aurkituko dituzue.

I “Kasino Zaharra” Torneo Soziala

Torneoaren une interesgarri bat

(leer noticia en español)

Ramon Nogués kidearen zuzendaritzapean eta 2011ko ekintzei amaiera eman nahian, “Kasino Zaharra” I Torneo soziala ospatu da gaurko egunean, hilak 09. Gure ohizko jokalariez gain, Landetxa eskolako jokalari gazte diren Ander Tafall eta Mikel Herrerok ere parte hartu dute. Txapelketa, nola ez, gure presidente den Goiok irabazi du: I Torneo KASINO ZAHARRA-Emaitzak.