Hirugarren Mailako lehenengo fasea bukatu da, emaitza ezin hobearekin gure taldeentzat, eta Maila Goreneko taldeak hirugarren postuan jarraitzen du naiz eta Besainen galdu

(leer en español)

This slideshow requires JavaScript.

Hirugarren Mailan Gipuzkoako Ligako lehenego fasea bukatu da, eta gure taldeak emaitza oso ona lortu dute, aurreneko eta laugarren sailkatuz bere taldean, gaurkoan Getariari 0-4 eta Mundarrori 3-1 irabazi ondoren. Emaitza hauei esker, bi taldeak igoerarako play-offa jolastuko dute. Maila Goreneko Taldeak,  naiz eta Beasainen Alfil A ren aurka 2,5-1,5 galdu (azpimarratzekoa Danielek irabazi egin duela bere debutean eta Andonik galdu gabe jarraitzen duela), hirugarren postuan jarraitzen du. Emaitza guztiak lotura honetan.

Alfil A – HOND.-MARLAXKA A 2,5-1,5 Getaria Keta – HOND.-MARLAXKA B 0-4
Asier Lakunza – GOIO – 1-0
Kepa Aranguren – IKER 0-1
NABAR – Jokin Ferandez 0-1
FERNANDO G. – Aitor Aranguren 1-0
Alberto Martin – ANDONI 0,5-0,5 Gorka Aristi – PAULO 0-1
DANIEL -Andoni Cotta 1-0
SERGIO – John Willy Insausti 1-0
HOND.-MARLAXKA C – Mundarro C 3-1.
JESUS M– Markel Zuloaga 0-1
Xabier Olaizola – JULIO 0-1
IBAI – Beñat Lizarazu 1-0
Imanol Loperena – ANDER 0-1

“Xakea Eskoletan” ekimena Europako Erkidegoan

Miguel Illescas - Ekimenaren sustatzailea

(leer noticia en español)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak Edami-Miguel Illescas sustatzen duten ekintzari atxikimendua adierazi dio. Ekintza Europako Parlamentuak Xakea Eskoletan ekimenari buruzko ebazpena aurrera atera dezan estatuko eurodiputatuei beren laguntza eskatuz posta elektronikoak bidaltzean datza.

Informazio osoa ondorengo loturan duzue.

Anima zaitezte eta har ezazue parte ekimen honetan!

Jardunaldi zaila izan dute gure taldeek inauteri egun honetan, emaitza desberdinak lortu dituztelarik

Ligako seigarren jardunaldiak gure Gorengo Mailako taldearen momentu ona erakutsi du, baina tablero guztietan borroka bortitza izan ondoren zorteak ez dio lagundu gaurkoan eta 0,5-3,5 galdu du, bi FIDE Maisu ekarri dituen Groseko talde indartsuaren aurka. B Taldeak berriz Fortuna taldeari 3-1 irabazi dio, eta ondorioz aurreneko postua ziurtatu du, igoera faserako txartela eskuratuz. C Taldeak ezin izan du eguna borobildu eta Zarautzen aurka 3,5-0,5 galdu du; hala ere, lau aurrenekoen artean sailkatzeko aukera esku eskura du. Emaitza guztiak lotura honetan.

(leer noticia en español)

HOND.-MARLAXKA A – Gros B 0,5-3,5 HOND.-MARLAXKA B – Fortuna C 3-1.
GOIO – Iñigo Martin 0-1
DANIEL – Ander Movilla 1-0
Paul Velten – NABAR 1-0
J.I. Ruiz – IKER 1-0
RAMON – Patrice Torres 0-1 MANOLO – Borja Mateo 1-0
Koldo garay – ANDONI – 0,5-0,5 <E/A> – FERNANDO G. 0- 1

This slideshow requires JavaScript.

8-tik 8 bosgarren jardunaldian, eta Gorengo Mailako taldea aurreneko postutik 0,5 puntura gelditu da

Hirugarren mailan Groseko taldea ez da agertu Marlaxka C-ren aurka zuen partidara, beraz jokoan ziren lau puntuak etxean gelditu dira, Gorengo Mailakoak berriz ligako aurreneko postua oso gertu dute Billabona taldearen aurka 0-4 irabazi ondoren. Hurrengo jardunaldia, Gros B taldearen aurka, erabakiorra izan daiteke!

(leer noticia en español)

This slideshow requires JavaScript.

Billabona A – HOND.-MARLAXKA A0-4
J.L. Guijarro – GOIO 0-1
NABAR – E. Fuente 1-0
J. Ubegun – RAMON 0-1
ANDONI – J. J. Villena 1-0

Emaitza guztiak lotura honetan.

Laugarren jardunaldian Hirugarren mailako taldeek ez dute jokatu, Gorengo Mailakoak berriz irabazi egin du

Gipuzkoako Talde Txapelketaren laugarren jardunaldian ez dute gure hirugarren mailako taldeek parte hartu, C taldeak atsedena baitzuen eta B taldeak berriz Mundarroren aurkako partida atzeratu egin du, eguraldi arazoak direla medio. Gure Gorengo Mailako taldeak emaitza oso ona lortu du Eibarren aurka, eta 3,5-0,5eko garaipenak txapelketako bigarren postura igo ditu,  Grosen atzetik eta Arrasate taldearekin berdinduta.

(leer noticia en español)

This slideshow requires JavaScript.

HOND.-MARLAXKA A – Eibar 3,5-0,5
GOIO – Julen Garro 1-0
Edu Olabe – NABAR 0-1
RAMON – Mikel Larreategi 0,5-0,5
J.Antonio Garrido – ANDONI 0-1

Emaitza guztiak lotura honetan.