Larunbat honetan hasiko da Donostia Hiria Open ospetsuaren 35. edizioa.
Gure aldetik Ramon Nogues, Andoni Orube, Iker Arri, Nabar Tejedor, Sergio Sanmateo eta gure kapitaina Goio Uriarte arituko dira.
La Salle taldearen aldetik Manuel Mayo, Javier Torres eta Ricardo Campos ere han izango dira, eta Batalla aldetik Juan Ignacio Alonso. Bidasoaldeko jokalarien zerrenda Pedro Pastor eta Silvestre Moreirok osatuko dute.
Ekimen interesgarria Goierri aldetik datorkigun hau: Euskaraz xakeri buruz erabil ditzakegun materiale eta baliabide desberdinak batzeko asmoa duen webgunea, bereziki haur eta ikasle gazteei zuzendua.
Web-a Urretxuko Udalak eta Goierri Kirol Elkarteak bultzatu eta garatu dute, eta gure webguneko loturen artean behin betiko tokia egin diogu. Anima zaitezte bisita egitera, merezi du eta!
Bukaera ona izan du Gipuzkoako taldekako txapelketak, Maila Gorenean hirugarren postua eskuratu ondoren eta helburu nagusitzat zegoen BigarrenMailarako igoera lortuz. Emaitza hauei esker, hurrengo urtean maila guztietan gutxienez bidasoladeko ordezkari bat izango da.
Taldeen arteko akordioak aurrera jarraitu ezkero, gure bailaran xakearen etorkizuna sendoki ziurtatuko litzateke!. Zorionak guztioi! Emaitza guztiak lotura honetan.
Sarrera honetan gazte nintzela egindako xakeari buruzko argazki bilduma berreskuratzen dut, gure eskualdeko garai hartako xakearen inguruko nire oroitzapenak biltzen dituenak:
1961eko Gipuzkoako Txapelketa
Lehenbizikoa Gipuzkoako txapeldunordea izan nintzenekoa da, 1961ekoa.
Abril 1968
Bigarrenean Jose Salinas en eskutik Brasil kafetegiko VII. Txapelketako trofeoa jasotzen ari naiz, 1968ko apirilean. 1. eta 2. argazkien artean nire karrera bukatu eta lanean aritu nintzen (nire jaioterrira itzuli eta han hiru urte eman nituen).
3. argazkia Brasil kafetegiko VI. Txapelketako parte hartzaileena da, eta bertan parte hartu genuen guztiok gaude; zutik eta ezkerretik eskuinera: Echeverria (hila), neu ni, Martín (Ordezkari sindikala, hau ere hila), García (hila), Mateo (hila), Salinas aita (hila); makurtuta, Salinas semea, Jauregui, Blanco eta Guiller Echeverria (hila). 4. argazkian irabazleak ageri dira: Echeverría (4.a), Otero (2.a), Martin (Ordezkari Sindikala), García (3.a) eta Mateo (txapelduna).
Brasil kafetegiko VI. Txapelketa - 1967ko ekaina
Irabazleak
5. eta azken argazkian ageri diren guztiak lehen aipatu ditut; Salinas semea oso xake-jokalari ona izan zen (gu baino askoz hobea, nahiz eta garai hartan ikasten aritu); eserita oso mutil gaztea dago, Jose Luis Blanco, uste dut Madrilen bizi dela eta kazetaria dela; eskuin-eskuinean guztion burua zena, Jose Salinas jauna: jokalari apala baina xakearen alde lan handia egin zuena.
1967ko Ekaina - Ospakizun garaian
Garai hartakoak dira baita ere: nahiko ona zen xakelari bat, Aduanetan aritzen zena eta Barceló izenekoa, nire aita hain zuzen ere, maila handikoa; horrez gain Florensa (itsasoko gaiei buruzko Bakumar enpresako gerentea), eta azkenik Eceizabarrena: gutxitan jokatzen zuen, maila handia zuen, eta oker ez banago munduko posta txapelketaren batean ere jokatu zuen, emaitza bikainak lortuz.
Haien ondotik etorri ziren Lanz, Alonso, Gallego, Garcia, etab.
Goren Mailako taldeak 2,5-1,5 irabazi dio Zarautz-i eta hirugarren postua izango du jokoan hurrengo larunbatean, Fortuna A taldearen aurka; B taldeak berriz bere eskutan du igoera Santikutz-Legazpi3-1 gainditu ondoren. C taldeak puntu erdi bat besterik ezin izan du lortu Goierri talde gogor baten aurka. Emaitza guztiak lotura honetan.
Bederatzigarren jardunaldiak garaipenaren bidera itzuli du Goren Mailako taldea, eta Anaitasuna-Kakute-ri 0,5-3,5irabazi ondoren sailkapeneko hirugarren postua berreskuratu du. Hirugarren Mailan, puntu garrantzitsuak lortu dituzte aurkari zuzenak diren Goierri eta Santikutz-Legazpi B taldeen aurrean. Hurrengo larunbatean elkar ikusiko dira berriz, eta han erabakiko da Anaitasuna-Kakute B-rekin batera Bigarren Mailara igoko den taldea Urola ala Bidasoaldekoa izango den. Emaitza guztiak lotura honetan.
Zortzigarren jardunaldia zaila egin zaigu eta etxean jokatu duten bi taldek ezin izan dute irabazi. Maila Gorenekoak Arrasate taldaren aurka 0,5-3,5 galdu du (Andonik galdu gabe darrai!) eta taldea oraindik oso itsurosoa den laugarren postura jaitsi da sailkapenean. B Taldeak berriz 1-3 galdu du aurreko fasean beraiek bezala lehenengo postuan bukatu zuen Anaitasuna-Kakuteren aurka. Oraindik Bigarren Mailara igotzeko aukerak mantentzen ditu, eta horretarako oso baliotsuak izan dira dudarik gabe C Taldeak Tolosatik ekarri dituen puntuak (2-2ko emaitza). Emaitza guztiak lotura honetan.