Amaitu berri da Donostia Hiria 35. Txapelketa gure taldeko partaideen emaitza kaxkarrekin.

(leer en español)

Gure taldeko ordezkariek gogotsu ibili diren arren ezin izan dute ligan burutako lan txukuna errepikatu. Taldeko jokalari bakoitzak Martxoaren 30 hasi eta apirilaren 7an amaitu den txapelketa honetan beren helburuak zituzten baina lan eskerga egin arren, emaitzak ez dira nahi bezalakoak izan, eta nahiz eta oso ondo pasa, jokalari guztiek ELO puntuak galdu dituzte.

Txapelketako Arbitroei beren lan txukuna eskertzen diegu: Mila Esker.

Ezkerretik eskuinera: Mikel Larreategi (Arbitro nagusia), Eduardo Olabe, Ana Hernandez eta Iñigo Galarza.

154 lagun bildu dituen txapelketa honetan 9na partida jokatu eta gero 7,5 puntu lortu duen Igor Rausis GM ak garaipena lortu du. Hondarribia-Marlaxkako jokalariek ondorengo puntuak eta postuak lortu dituzte:

  • 4,5 punturekin Goio Uriartek 79. postua lortu du.
  • 4,0 punturekin amaitu dute txapelketa Nabar Tejedorrek (95) eta Andoni Orubek (103).
  • 3,0 puntu lortu dituzte, Ramon Noguesek (125), Iker Arrik (129) eta Sergio Sanmateuk (132).

Bidasoaldeko beste jokalariek lan txukuna egin dute,  baina, guztien artean aipamen berezia merezi du Juan Ignacio Alonsok, oso txapelketa ona eginda, zazpigarren amaitu baitu. Zure Hondarribia-Marlaxkako lagunen izenean Zorionak “Pibe”!

Jarraian guztien emaitzak biltzen dituen taula jartzen dizuegu:

Izena FED FIDE EloN Kluba Pts. elo+/-
Alonso Arburu Juan Ignacio ESP 2364 2360 10092 7.0 28.2
Mayo Martinez Manuel ESP 2188 2164 10155 5.5 -1.2
Torres Ganuza Fco Javier ESP 2105 2156 10054 5.0 14.6
Uriarte Prieto Goyo ESP 2039 2021 10110 4.5 -5.1
Tejedor Txapartegi Nabar ESP 1991 1960 12285 4.0 -11.9
Orube Bona Andoni ESP 1788 1801 11539 4.0 -20.7
Campos Urbaneja Ricardo ESP 1547 1503 13403 3.5 16.2
Nogues Fernandez Ramon ESP 1941 1960 11090 3.0 -35.1
Arri Martinez Iker ESP 1621 1587 12288 3.0 -5.1
Sanmateu Juan Sergio ESP 1660 1684 G7302 3.0 -29.7
Moreiro Sanchez Silvestre ESP 1526 1505 G7012 2.5 -1.0

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s