Xakea Irunen, Bidasoa-Txingudi 2012. Eskola Kirolaren Jaiean

(leer en español)

Eskola kirol egun polita gaurkoa Irungo Dunboa ikastetxean izan dena.

Irun, Hondarribia eta Hendaitik etorritako 400 ikasle inguruk parte hartu dutelarik, xakeak ere izan du bere presentzia Julio Garcia eta Goio Uriarteren eskutik, Ibai Dorronsororen laguntzarekin txikien aurrean arbitro lanetan.

Goio eta Juliok ekintza honen antolatzaile politikoekin hizketan aritzeko aukera izan zuten, eta bat egin zuten haiekin xakea, hezitzaile bezain konpetitiboa den gure kirol hau, kalerako berreskurtzearen garrantziaz.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

Munduko Txapelketa, Udaberriko Opena, Kutxa torneoa,…, adin eta maila guztientzako xakea dugu hilabete honetan

Aste honetan hasi da egun txapelduna den Anand Viswanathan jokalari Indiarraren eta txapeldun-gai den Boris Gelfand Israeldarraren artean jokatuko den Munduko Xake Txapelketa Nagusia. Neurketa Moskun burutuko da FIDE Munduko Xake Federakuntzak babestua eta sari poltsa 2.550.000,00 $US-koa da.Norgehiagokako txapeldunak 1.53 milioi dolar (60%) jasoko ditu eta galtzaileak 1,02 milioi (40%).

(leer en español)

Txapelketako Web-a

Guretzat gertuago, Andoni Orube eta Daniel Garmendia taldekideak VIII Udaberriko Groseko Xake Irekian parte hartzen ari dira, Gros Xake Taldearen lokaletan Ekainak 2ra arte luzatuko den txapelketan.

Hilabete honetan bertan eta txikiagoentzat, Kutxa Txapelketa 2012-a ospatuko da, Infantil eta Alebin mailetan taldeak aurkeztu ditugularik. Gaur izango dira aurreneko partidak.

Laster izango duzue txapelketa guzti hauen emaitzen berri, bitartean ¡Zorte ona opoa diegu denei!

Aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

Urte batzuetako geldialdia eta gero, Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak berreskuratu dituzte bertako eragileek, eta datorren astebururako ekintzez betetako egitaraua prestatu dute.

(leer en español)

Ekintza horien artean hurrengo igandean, 2012ko Maiatzaren 13an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Iker Arri Martinezek Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko ditu, bertara hurbiltzen direnen aurka.  Anima zaitez!

Xake egun errepublikano polita ospatu genuen, etxeko Ibai Dorronsoro eta Ander Tafall irabazle izan zirelarik mutilen artean, eta Judith Goenanga eta Haizea Tornay nesketan.

Ibai Dorronsoro eta Ander Tafall

Joan den larunbatean, Maiatzak 5, Bidasoaldeko Errepublikazaleen II. Xake Txapelketa burutu da 36 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin.

(leer en español)

Infantil mailan, gure taldeko Ibai Dorronsorok irabazi zuen txapelketa, neskarik onenaren postua Judith Goenaga azkoitiarrak lortu zuelarik. Ander Uranga gure taldekidea txapeldunorde suertatu zen. Aitor Jimenez, Pablo Basurko eta Jon Irigarayk ere lan txukuna burutu zuten.

Alebin-benjamin adinekoen mailan ere txapela gure taldeko jokalariak lortu zuen,  Ander Tafallek hain zuzen ere, neskarik onenaren saria berriz arrasatera eraman zuen Haizea Tornay-k. Bi irabazleen txapelketa ezin hobea izan zen, 5 saiotan hutsik egin gabe.

Gaztetxoenen arteko partidak maila altuakoak izan zen, Urko Iriondo, Markel Kerexeta, Josue Goenaga eta Nora Gallardoren parte hartzea goraipatuz, baita ere Aritz Urbieta, Ander Oregi, Jon Lizarralde, Mikel Herrero, Paul Fernandez, Martin Etxepare, Jon Lizarralde, Miren Porta eta Aitor Azurmendi. Honako hauek ere lortu zuten garaipenen bat: Odei Lete, Yago Bidaurreta, Aimar Fernandez, Unai Porta, Oier Campo, Yunai Landart,  Julen Beraza, Mia Donnart, Oier Arribas, Arianne Coca, Beñat Iruretagoyena, Ainhoa Kintas, Mikel Perez, Josu Uncilla, Erlantz Garate eta Joar Garate.

Zorionak denoi!

This slideshow requires JavaScript.