Urte batzuetako geldialdia eta gero, Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak berreskuratu dituzte bertako eragileek, eta datorren astebururako ekintzez betetako egitaraua prestatu dute.
Ekintza horien artean hurrengo igandean, 2012ko Maiatzaren 13an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Iker Arri Martinezek Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko ditu, bertara hurbiltzen direnen aurka. Anima zaitez!