Txapelketa 7 txanda izan ditu, suitzar sisteman, apirilaren 21a eta ekainaren 2a bitarteko larunbatetan Gros talde donostiarraren egoitzan burutu da. Bertan 80 jokalari lehian aritu dira, hauetako gehienak gipuzkoarrak izan direlarik.
Gure ordezkariek lan txukuna egin dute eta horren erakusgarri egin dituzten partida politak. Hala ere momentu batzuetan zoria alde ez dute izan eta partida batzuk galdu dituztelako ez ditugu taularen lehen postuetan ikusi. Andoni Orube txapelketa hasierako zerrendan 32a zen eta 7tik (2 bye eegin eta gero) 3 puntu lortu dituelako txapelketan 44. postua lortu du eta 4,5 ELO punto irabazi.
Daniel Garmendiak aldiz amaieran 6 ELO puntu galdu ditu, 7tik 3,5 puntu lortu dituelako, nahiz eta sailkapen nagusiko 37. postua lortu eta hasierako zerrendako 35. postu izan. Jarraian gure jokalarien datu guztiak jartzen dizkizuegu. Txapelketako emaitza guztiak chessresult-en.
Irabazleen podiuma: Txapeldun Jose Luis Guijarro, 7 puntu posibletik 6’5 puntu lortu eta gero. Txapeldunorde, Iñigo Argandoña, 6 punturekin eta hirugarren Jose Ramón Ros, 5,5 punturekin. Irabazleei Zorionak!