Ekainaren 9 eta 10ean Erdiaroko Azoka ospatuko da Hondarribin eta urtero bezala taldeak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak Parrokiaren alboan kokatuko dira.
Partidak larunbat eta igandean izango dira, goizeko 11:30etik 14:30ra eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era . Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Anima zaitezte!