Bidasoa-Marlaxkako gaztetxoak ongi merezitako saria jaso dute asteburuan Azkoitiko Udal frontoian, giro eder eta antolakuntza ezinhobean, Kutxa 2012 Txapelketa-ko finalaren parte hartzearekin batera.
Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko eta Jon Irigarayk osatutako taldea garaile suertatu da Infantil mailan. Elizalde eta Billabona-Tolosa taldea izan dira bigarren eta hirugarren.

Zorte okerragoa izan du Ander Tafall, Mikel Herrero, Martin Etxepare eta Odei Letek osaturiko talde alebin gazteak: aurreneko kanporaketan gero txapeldun izango zen aurkaria topatu ondoren, podium-era igotzeko aukerarik gabe gelditu dira.
Asteburu ona, beraz, urte osoko lanaren sari jasotako ekintza eder batean igarotakoa. Zorionak!