Daniel Garmendiaren parte hartze egokia A.D. San Juan VI Nazioarteko Irekian

(leer en español)

Gaur amaitu berri da Nafarroan burutzen den Nazioarteko Xake Txapelketarik garrantzitsuena: Agrupación Deportiva San Juan VI. Nazioarteko Txapelketa eta lehian gure taldekidea den Daniel Garmendia izan da.

 

uztailaren 23tik 29ra Iruñako Hotel Iruña Parken bildutako 93 xake jokalariek lehian aritu dira eta hauen artean 5 Nazioarteko Maisu Handi, 6 Nazioarteko Maisu, 8 FIDE maisu eta Master Candidate baten parte hartzea nabarmendu daiteke.

.

Txapelketa Indiako  Chakkravarthy Deepan Nazioarteko Maisu Handiak irabazi du, M R Venkatesh eta Juan Carlos Obregon Rivero  baino desberdinekoa hobea izan duelako (hirurak 7tik 9na puntu lortu baitute). Daniel Garmendia txapelketako 75. postua lortu du.

.

Danielek esan digunez esperientzia oso aberasgarria izan da, hauxe izan baita Gipuzkoatik at jokatu duen lehengo Nazioarteko Txapelketa eta izan dituen arerioen maila handia dela eta oso txapelketa gogora izan dela. Hala ere txapelketa hasiera zoragarria izan du, lehen lau partidatan 3 puntu lortu eta gero, baina txapelketaren bigarren zatian zorte pittin bat falta izan zaiola eta nekearen eta jardunaldi bikoitzen eraginez ezin izan duela emaitza hobeagorik lortu, baina, burututako lan txukunarekin kontent dagoela ere gaineratu digu.

Zorte hobea hurrengoan lagun!

Advertisements

Abuztuan ostegunero klubean bilduko gara

(leer en español)

Kasino Zaharreko zuzendaritzak jakinarazi digunez, egoitza abuztuan ere irekiko da,

hortaz, piezak ez ditugu beren kutxetan sartuko, xake taulak prest izango ditugu eta abuztuko ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean klubean elkar ikusiko dugula jakinarazten dizuegu.

Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu!

Gipuzkoako Xake Federakuntzak Daniel Garmendiari beka eman dio

Beste urte batez Gipuzkoako Xake Federakuntzak berrehun eurotako (200 €) diru-laguntza emango die xakean etorkizun oparoa duten Gipuzkoar gazteei, Euskaditik kanpo Nazioarteko Txapelketa Irekiren bat jokatzera joateko modua izan dezaten eta aukeratuen artean gure taldeko Daniel Garmendia dugu.

(leer en español)

Aurten Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko Daniel Garmnendiarekin batera dirulaguntza eskatzeko eskubidea irabazi dute Gipuzkoako beste taldeetakoak diren Mikel Vicente Ezeiza, Carlos Sanchez Ruesga, Christian Sánchez Merino, Ramón Elduayen Echave eta Juan José Aroztegi Tolosa, Gipuzkoako txapelketetan lehen infantil eta alebinetako txapeldunak eta  jubenilen eta kadeteen txapelketan lehenbiziko bi postuetan sailkatu direnak.

Diru-laguntzen onuraduek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

• Nazioarteko Xake Federazioaren FIDE elo-rako balio duen torneo bat jokatu.
• Torneoa Euskaditik kanpo jokatu.
• Federazioari diru laguntza eskatu eta zer torneo jokatuko den adierazi.
• Torneo hasi eta bukatu egin beharko da.
• Diru laguntza eskatzeko eta torneoa jokatzeko azken eguna 2012ko abenduaren 31 izango da.

Gure taldeko ordezkariari eta beste guztiei  Zorionak!