(leer en español)
Espres erreportajea
Gaur goizean, 2012ko irailaren 2an, igandea, Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 48 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu izan dituela.
Sailkapen Nagusiaren PDF-a hemen duzue eskuragarri: AZKEN SAILKAPENA
Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu. Egun Euskadiko txapelduna den MI Mikel Huerga nafarrak azken momentuan bertaratzerik izan ez ba du ere, txapelketaren maila handia izan da eta lehia gogorrean aritu dira Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako jokalariak.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidenteak eta Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak aritu dira sariak banatzen.
Jarraian II edizio honetako irabazleen taula jartzen dizuegu eta hemendik gutxira txapelketako txosten osoa eta jokalarien argazkiak jarriko ditugula gogorarazten dizuegu.
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra: Carlos Cruz-Lopez Claret
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra: Luis Olaizola Ortega
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra: Jose Ramon Ros Eskisabel

Carlos Cruz-Lopez irabazleak garaikurra jasotzen
Sari bereziak:
– 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua, garaikurra: Pablo Zuñiga Catalan
– 16 urte baino gutxiago duen 1go sailkatua, garaikurra: Daniel Garmendia Zubeldia
– 60 urte baino gehiago duen 1go sailkatua, garaikurra: Jose Luis Alustiza Urkia
Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiako Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Amaiur Altzariak, Hondar Jatetxea, Muxu Moda eta Totem Comunicación enpresen laguntza estimagarria izan du.
Guztiei mila esker.