2012 Gipuzkoako banakako txapelketak martxan daude!

(leer en español)

Abendurate ondorengo asteburuetan Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelktak burutuko dira eta taldeko ordezkariak izango ditugu maila guztietan.

Gipuzkoako Xake Federakuntzako 2012 denboraldiko Txapelketen datak.

Guztiok pasa den urteko emaitzak berdintzea zail izango dugula dakigun arren, lan txukuna egiten saiatuko gara eta antzeko emaitza bikainak lortzen:

  • 4. postua absolutuan.
  • 1. postua lehen mailako txapelketan.
  • 2. postua bigarren mailako txapelketan.
  • 1. postua hirugarren mailako txapelketan.
  • 1. postua beteranoen txapelketan.
  • 2. postua juvenil mailako txapelketan.
  • 3. postua kadeteen txapelketan.

This slideshow requires JavaScript.

2011an banakako Gipuzkoako txapelketetan saritutako gure jokalari batzuk

ABSOLUTUA ETA LEHENENGO mailakoa txapelketa, BIGARREN mailakoa eta HIRUGARREN mailako txapelketak Donostiako Gros Xake taldearen egoitzan burutuko dira ondorengo larunbatetan:

Urriak 20 eta 27  – Azaroak 3, 10, 17 eta 24 – Abenduak 1.

KADETE mailan dugun ordezkari bakarrak Tolosa Xake Elkartean jokatu du ondorengo igandetan:

Urriak 21 eta 28 – Azaroak 4, 11, 18 eta 25 – Abenduak 2.

Guztioi opa diegu,

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

2012ko Hondarribiko eskolarteko xake txapelketa

(leer en español)

Urtero bezala elkarteak Hondarribiko eskoletako ikasleentzat xake txapelketa abian jarri du. Aurten azaroaren 7an burutuko da, Kasino Zaharrean 17:15etik aurrera,

ANIMA ZAITEZ!

This slideshow requires JavaScript.

PARTAIDEAK:

Txapelketan Hondarribiko ikastetxe bakoitzeko nahi bezainbeste jokalarik parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe.

LEKUA:

Hondarribiko Damarri kaleko 1 zenbakian dagoen Kasino Zaharreko teilatupean.

DATA:

Txapelketak egun bakarreko iraupena izango du, 2012ko azaroaren 7an, asteazkena, 17:15etik 18:20ak arte. Ondoren sari banaketa.

JOKO SISTEMA:

Txapelketa bakarka izango da eta joku sistema jokalari kopuruaren araberakoa izango da: partaide asko baldin badago, 5-7 partidako suitzar sistema erabiliko dugu; gutxi badira, liga (denek denen aurka). Jokalari bakoitzak partidako 5 minuto izango ditu (Blitz).

IZENEMATE EPEA:

Urriaren 31an, asteazkena,  amaitzen da. Zuen datuak Izenemate Orrian jarri eta zuen eskoletaklo Kirol arduradunari eman.

IZENEMATE ORRIA.DOC

Galderarik baduzue gurekin kontaktuan jarri:

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Eugiko txapelketan, xakea, lagunak eta natura nagusi

(leer en español)

Atzo larunbat goizean  Eugiko Larrain-Toki pilotalekuan  Oberena-ren Laguntasunaren Lehen Txapelketa burutu zen gure bi taldeen parte hartzearekin. Euskadiko Xake Azkarretako Zirkuitoko txapelketa honetan, Nafarroako 5 talde parte hartu zuten (Oberena, Paz de Ziganda, Mikel Gurea, Burlada eta Eugi), Aragioiko bat (Stadium Casablanca), Cantabriako beste bat (Solvay) eta gipuzkoako 2 (Hondarribia-Marlaxka).   “Marlaxka A” taldean Manu Mayo, Goio Uriarte, FJ Torres eta Antonio Cruz-López aritu ziren eta “Marlaxka B” taldean Ramon Nogues, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Jesus Mari Jauregi.

Txapelketa Solvay taldeak izabazi zuen. GM Jesús de la Villa, MI Luis Bernal eta Juan Carlos Fernández  jokalari sendoak erakustaldi ederra eman zuten 24 puntuetatik 22,5 puntu lortuz. podiumean Mikel Gurea (19,5) eta  Stadium Casablanca (15,5) lagun izan zituzten. Irabazleei zorionak ematen dizkiegu. Gure taldeek 4. eta 9. postuak lortu zituzten.

This slideshow requires JavaScript.

Laburbilduz, inguru pribilegiatuan, udako eguraldiarekin, partida azkarretako txapellketa atsegina, antolaketa bikaina, sekulako luncha eta giro ezin hobea.

Antolatzaileei Zorionak!

Informazio gehiago  Oberena taldearen webgunean