Atzo larunbat goizean Eugiko Larrain-Toki pilotalekuan Oberena-ren Laguntasunaren Lehen Txapelketa burutu zen gure bi taldeen parte hartzearekin. Euskadiko Xake Azkarretako Zirkuitoko txapelketa honetan, Nafarroako 5 talde parte hartu zuten (Oberena, Paz de Ziganda, Mikel Gurea, Burlada eta Eugi), Aragioiko bat (Stadium Casablanca), Cantabriako beste bat (Solvay) eta gipuzkoako 2 (Hondarribia-Marlaxka). “Marlaxka A” taldean Manu Mayo, Goio Uriarte, FJ Torres eta Antonio Cruz-López aritu ziren eta “Marlaxka B” taldean Ramon Nogues, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Jesus Mari Jauregi.
Txapelketa Solvay taldeak izabazi zuen. GM Jesús de la Villa, MI Luis Bernal eta Juan Carlos Fernández jokalari sendoak erakustaldi ederra eman zuten 24 puntuetatik 22,5 puntu lortuz. podiumean Mikel Gurea (19,5) eta Stadium Casablanca (15,5) lagun izan zituzten. Irabazleei zorionak ematen dizkiegu. Gure taldeek 4. eta 9. postuak lortu zituzten.
Laburbilduz, inguru pribilegiatuan, udako eguraldiarekin, partida azkarretako txapellketa atsegina, antolaketa bikaina, sekulako luncha eta giro ezin hobea.
Antolatzaileei Zorionak!
Informazio gehiago Oberena taldearen webgunean