Urtero bezala elkarteak Hondarribiko eskoletako ikasleentzat xake txapelketa abian jarri du. Aurten azaroaren 7an burutuko da, Kasino Zaharrean 17:15etik aurrera,
ANIMA ZAITEZ!
PARTAIDEAK:
Txapelketan Hondarribiko ikastetxe bakoitzeko nahi bezainbeste jokalarik parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe.
LEKUA:
Hondarribiko Damarri kaleko 1 zenbakian dagoen Kasino Zaharreko teilatupean.
DATA:
Txapelketak egun bakarreko iraupena izango du, 2012ko azaroaren 7an, asteazkena, 17:15etik 18:20ak arte. Ondoren sari banaketa.
JOKO SISTEMA:
Txapelketa bakarka izango da eta joku sistema jokalari kopuruaren araberakoa izango da: partaide asko baldin badago, 5-7 partidako suitzar sistema erabiliko dugu; gutxi badira, liga (denek denen aurka). Jokalari bakoitzak partidako 5 minuto izango ditu (Blitz).
IZENEMATE EPEA:
Urriaren 31an, asteazkena, amaitzen da. Zuen datuak Izenemate Orrian jarri eta zuen eskoletaklo Kirol arduradunari eman.
Galderarik baduzue gurekin kontaktuan jarri:
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com