(leer en español)
Gau arratsaldean, 2012ko azaroaren 7an, arratsaldeko 17:15tik 18:15 bitartean, 2012ko Hondarribiko Xake Txapelketa Eskolarra burutu da Kasino Zaharrean.
Antolatzaile lanetan Goio Uriarte ibili da eta Daniel Garmendia eta Iker Arri epaile lanetan. Bertaratutako jokalariek (Ama Guadalupekoa eta Talaiako ordezkariak bakarrik izan ditugu, tamalez Jesus Haurra ikastetxeko ordezkaririk ez baitugu izan), liga sisteman 5 minutu finisheko launa partida jokatu dituzte.
This slideshow requires JavaScript.
Partaidetza txikia izan arren jokalariek oso ondo pasa dute eta txapelketa amaitu ondoren guztiek saridunak izan dira eta podium postuetan amaitzea lortu dute.
Jon Irigarayk txapelketa irabazi du jokatutako partida guztiak irabazi eta gero. 2. Iker Rodríguez izan da 3 punturekin. 3. postuan 1 punturekin hiru lagun berdinduta geratu dira : Naroa Rodríguez Mikel Elduayen eta Julen García.
Guztiek oso lan txukuna egin dutelako, Txapeldunari eta parte hartu duten guztiei zorionak!