Txapelketa eskolarrean denok saridun

(leer en español)

Gau arratsaldean, 2012ko azaroaren 7an, arratsaldeko 17:15tik 18:15 bitartean,  2012ko Hondarribiko Xake Txapelketa Eskolarra burutu da Kasino Zaharrean.

Antolatzaile lanetan Goio Uriarte ibili da eta Daniel Garmendia eta Iker Arri epaile lanetan. Bertaratutako jokalariek (Ama Guadalupekoa eta Talaiako ordezkariak bakarrik  izan ditugu, tamalez Jesus Haurra ikastetxeko ordezkaririk ez baitugu izan), liga sisteman 5 minutu finisheko launa partida jokatu dituzte.

This slideshow requires JavaScript.

Partaidetza txikia izan arren jokalariek oso ondo pasa dute eta txapelketa amaitu ondoren guztiek saridunak izan dira eta podium postuetan amaitzea lortu dute.

Jon Irigarayk txapelketa irabazi du jokatutako partida guztiak irabazi eta gero. 2. Iker Rodríguez izan da 3 punturekin. 3. postuan 1 punturekin hiru lagun berdinduta geratu dira :  Naroa Rodríguez  Mikel Elduayen eta Julen García.

Guztiek oso lan txukuna egin dutelako, Txapeldunari eta parte hartu duten guztiei zorionak!

Advertisements

2 erantzun “Txapelketa eskolarrean denok saridun” sarreran

  1. OSO ONDO eta nolatan ez dituzu argazkiak atera eta prentsara bidali horrela haur gehiago anima daitezen xakean ?

    ANIMO!!!

    1. Kaixo Maite zure animo hitzengatik mila esker! Prentsa oharra eta ateratako argazkiak hedabideei bidali zaizkie. Hondarribia aldizkariko erredaktoreak hurrengo zenbakian aipamena egingo duela jakinarazi digu eta baita argazkiren bat jarri ere! Dena dela, jakizu, 2011an Gipuzkoako xake klub sarituenetakoa izan ginela eta lortutako balentrien berri prentsa oharren bidez bidasoaldean oihartzuna duten hedabideei jakinarazi zitzaiela. Nabaria da hedapen urria izan zuela. Hortaz, “etxeko” txapelketa honekin ez dugu bestelakorik espero! besarkada bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s