Azken aurreko liga jardunaldia: hiru garaipen eta gorengo mailako taldearen porrota. Porrotak txapelketa irabazteko ia aukerarik gabe utzi dio

(leer en castellano)

Gaur azken aurreko jardunaldia jokatu da: Gipuzkoako taldekako gorengoen eta lehen mailako hamargarren jardunaldia eta play offetako hirugarrena.

Gorengoen mailako taldeak kanpoan 3-1 galdu du, Donostian, Easo B taldearen aurka, gure lehen bi tableroak faltan zuten arren, lan txukuna burutzen ari ziren, baina, zortea lagun izan ez eta azkenean guztiak beren partidak galdu dituzte, Ramon Nogues izan ezik, lehengo taldetik igo den jokalari honek bere partida irabazi baitu. Gure lehen taldeak emaitza honekin txapelketa irabazteko aukerari oso txikiarekin geratzen da eta egun duen Gipuzkoako urrezko mailako sailkapeneko bigarren postua mantentzearren lehiatu beharko da. Lehenengo mailako taldeak Zarautzen, Ramonen bajarekin, 1,5-2,5 garaipena lortu du Iriondo Z. K. E. ‘B’ taldearen aurka, eta bertan aipagarriena Ibai Dorronsoro gazteak lortutako garaipena izan da. Lehengo mailako taldea taularen erdi-aldean jarraitzen du, bosgarren, goiko postuetatik hurbil. Hondarribia-Marlaxka ‘C’ taldeak 2. maila mantentzeko play offean etxean, bere taldean lider doan Billabona B taldea 2,5-1,5 garaitu du eta bigarren postura igo da. Lortutako puntuekin jaitsiera postuetatik matematikoki libratu da. Zorionak. Azkenik 2. mailara igotzeko play offean gure ‘D’ taldeak etxean ere Goierri taldea 2,5-1,5 garaitu du eta gure hirugarren mailako taldea igotzeko aukerarik ez badu ere, lehian gogor dabil, bere benetako indarra erakutsiz.

Datorren bi asteetan ez da liga jardunaldirik, eta azkeneko jardunaldia 2013ko apirilaren 13an jokatuko da, tartean NAZIOARTEKO XXXVI. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA izango baitugu. Bertan gure taldeko jokalari batzuk parte hartuko dute eta horren berri emango dizuegu.

10 JARDUNALDIA (2013/03/16)

Maila: Gorengoena. Txanda 10/11. Tokia: Donostia

Taula Easo B 3 Ema. 1 Hondarribia-Marlaxka A
1 Roberto Pinilla T 1-0 B  F. Javier Torres
2 Galder Salterain B 1-0 T Nabar Tejedor
3 Juan Jose Escribano T 1-0 B Antonio Cruz-López
4 Tomas Lazkano B 0-1 T Ramon Nogues

________

Maila: Lehenengoa. Txanda 10/11. Tokia: Zarautz

Taula  Iriondo Z. K. E. B Ema. Hondarribia-Marlaxka B
1  Moisés Solino T 1-0 B Andoni Orube
2  Xabier Ruiz B ½–½ T Daniel Garmendia
3  Pablo Arrondo T 0-1 B Iker Arri
4  Jon Alcibar B 0-1 T Ibai Dorronsoro

________

Paly Offa: Bigarrena maila mantentzea. Txanda 3/4. Tokia: Hondarribia

Tablero Hondarribia-Marlaxka C Ema.  Billabona B
1 Manolo Delgado T 1-0 B David Parron
2 Jesus Mari Jauregui B ½-½ T Iñaki Arrillaga
3 Mariano Muriel T 1-0 B Juanjo Villena
4 Fernando Garcia B 0-1 T Aitor Villena

________

Play Offa: Bigarren mailara igotzea. Txanda 3/4. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka D Ema. Goierri A
1 Victor López T 0-1 B Hurko Mendiguren
2 Ander Uranga B 1-0 T Iñaki Hernández
3 Mikel Tafall T ½-½ B J.L. Redin
4 Fernando Hoyos B 1-0 T Jon Álvarez

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

Advertisements

One thought on “Azken aurreko liga jardunaldia: hiru garaipen eta gorengo mailako taldearen porrota. Porrotak txapelketa irabazteko ia aukerarik gabe utzi dio”

Eman erantzun bat Mikel Larreategi-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s