Gipuzkoako Xake Federakuntzak gaur burutu du aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako haurrekin, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Gros Xake Taldearen egoitzan. Bost txanden ondoren dagoeneko baditugu Euskadikoa jokatzeko sailkatu direnen izenak eta 2013ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako irabazleak: Alebinetan, Miguel Aroztegi (Beasain) da eta Infantiletan, Jose Luis Muñoz (Donostia).
Gure ordezkariek gogotsu joan dira, sasoian daudelako, eta goizeko hiru txanden ondoren, sailkapenaren lehen postuetan zeuden, txapelketa irabazteko aukera handiekin. Bazkaldu ondoren, indarrak hartuta, gogor aritu dira, maila ona erakutsiz, baina, tamalez, gure ordezkari guztiek egindako lan politak ordainetan podiumeko postu bakarrarekin saritua ikusi dute, Patxi Morenok, Alebinetan bigarren postua lortu baitu. Gure jokalari guziek egin duten lan eskergarengandik sari txikia lortu dutela uste dugu, baina kirola horrelakoa da.
Antolatzaileei egindako lana eskertzen diegu eta bertan parte hartu duten Gipuzkoako jokalari guztiei ere, emandako erakustaldiagatik, Zorionak luzatzen dizkiegu!
Alebin mailan 18 gazte lehiatu dira eta Patxi Moreno-k bigarren postua lortu du (Euskadiko txapelketarako sailkapena lortuaz) eta Ander Tafall-ek seigarren postua lortu du. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.
2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Alebin Txapelketako podiuma:
Rk. | IZENA | FED | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | AROZTEGI Miguel | Bea | 0 | 5.0 | 15.5 | 10.0 | 15.0 | |
2 | MORENO Patxi | Irú | 0 | 4.0 | 16.5 | 9.5 | 14.0 | |
3 | MATEOS Eneko | Are | 0 | 4.0 | 16.0 | 9.0 | 12.0 | |
Ondorengo loturan Alevin mailako Sailkapen Orokorra.
Infantil mailan 16 gazte izan ditugu etaIbai Dorronsoro (Euskdiko txapelketara joateko eskubidea lortu du) laugarren sailkatu da eta Ander Uranga bederatzigarren. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.
2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Infantil Txapelketako podiuma:
Rk. | IZENA | FED | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | MUÑOZ José Luis | Don | 0 | 4.5 | 14.5 | 8.0 | 0.0 | |
2 | ELIAS Unai | Urr | 0 | 4.5 | 13.0 | 8.0 | 0.0 | |
3 | MARTÍN Ander | Zar | 0 | 3.5 | 10.5 | 7.0 | 0.0 | |
i |
Ondorengo loturan Infantil mailako Sailkapen Orokorra.
Ondoren txapelketaren argazkiak erakusten dizkizuegu (argazkilariak: Andoni Orube eta Milkel Tafall):