Andorrako Opena. Bueltatuko gara, seguro!

(leer en castellano)

Igande honetan Sant Gothard hotela XXXI. Andorrako Irekia bukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusia Josep Antoni Rivero Gómez bada ere, gure lagun ona den Oscar de la Riva-k, beste jokalariekin egiten duen antzera, oso tratu ona eman dio Daniel garmendia eta Goio Uriarte osatzen zuen gure taldeko ordezkaritzari. Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal eta Enrique Oiarzabal epaile laguntzaile izan direla.

Uztailaren 20tik 28ra, 150 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira  eta sailkapen nagusiko lehen postua Ukrainako GM Andrey Vovk-ek lortu du 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean Maxim Rodshtein eta Renier Vazquez Igarza GM-ak, biak zazpina punturekin, lagun izan zituen.

Gure taldekideek txukun aritu ziren eta bakoitzak bere hasierako rankingeko postua hobetu zuen. Hala ere, txapelketa oso gogorra izan zen eta entrenamendu espezifikoaren falta asko nabaritu zutela esan digute. Daniel Garmendiak 20 postu hobetu zituen eta 119. postuan amaitu zuen txapelketa 4,0 puntu lortu eta gero. Goio Uriartek 4,5 puntu egin eta gero, 99. postua lortu zuen, hasierako rankinga 3 postuetan hobetuz. Gure bi jokalarien emaitza duten Eloarekin bat datorrenez ez dute aldaketa nabarmenik izango.

Txapelketa Andorrako  en Erts – Arinsal La Massanan kokatutako  Sant Gothard Hotelean jokatu zen, eta gure taldekideek instalazio egokiak zituela esan digute (logela erosoak, igerilekua, kirol pista, minigolf, sauna, jacuzzia, e.a.), baina, gauza guzien gainetik bertako langileen jokaera atsegin eta prestua nabarmentzekoa iruditu zaie. Era berean jokatzeko gela ere bikaina zela aldarrikatu digute. Antolatzaileen esanetan, hotelaren babesa aurtengo edizioa ahalbideratu du eta hurrengo urterako ere babesa eman du hotelak eta 2014ko txapelketaren jarraipena ziurtatu da.

Xakeaz gain, gure taldekideek gauza asko egiteko parada izan dute eta baita aprobetxatu ere: Daniel Garmendiak “Andorra Team” taldearekin xake jokalarien artean hoteleko futbito txapelketan parte hartu zuen. Gure taldekideek gauza anitz egin zituzten: Caldea-ko gune termoludikora joan, Parrillada Argentinarrean afaldu, Cirque du Soleil-en “Escalada” ikuskizuna ikusi, Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa dute. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko.

Ondorengo loturetan txapelketako informazio guzia topatuko duzue:

One thought on “Andorrako Opena. Bueltatuko gara, seguro!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s