Gipuzkoako banakako txapelketako lehen txandan emaitza onak

(leer en castellano)

Larunbatean, IA Mikel Larreategi arbitro nagusiaren begiradapean, Gipuzkoako Banakako Txapelketei hasiera eman zitzaion eta bertaratutako gure 6 ordezkariek lan txukuna egin zuten, 4 garaipen parra bat et porro bat lortuz.

Igandean Kadeteari hasiera eman zitzaion eta bertan dugun ordezkari bakarrak, rankingeko 3. jokalaria den Ibai Dorronsoro-k Oscar Jauregiren kontrako partidan garaipena lortu zuen eta datorren igandean Juan José Aroztegi izango du aurkari.

Larunbatean Iker Arrik ateratako argazkiak:

Absolutoa lehen mailako txapelketarekin bat jokatzen da eta bertan ordezkari bakarra dugu aurten. Ramon Nogues, hasierako rankingeko 15. da eta lehen txanda landutako garaipena lortu zuen Jokin Mendiaren aurka. Bigarren txandan faboritoa den eta egun Gipuzkoako Txapelduna den MI Iñigo Argandoñarekin lehian aritu beharko da.

Bigarren Mailako Txapelketan hiru ordezkari ditugu: Mariano Muriel, Ricardo Campos eta pasa den urtean 3. mailako txapelketa lortu zuen Iker Arri. Iker, hasierako rankingeko 6. jokalaria da eta Eduardo Estévez garaitu ondoren, larunbatean José Vaquero izango du aurkari. Ricardo, zerrendako 17 da eta merituzko berdinketa lortu zuen txapelketako 7. jokalaria den Juan Miguel Imazen aurkako partidan. larunbatean partida gogorra izango du Christian Sánchez arriskutsuaren aurka. bere aldetik, Mariano, txapelketako 11.da eta lehen txandan rankingeko lehena den Carlos Berdoteren aurka partida polita egin arren, azkenean galdu zuen eta larunbatean Rubén Sebastianiren aurka lehian arituko da.

Hirugarren mailako txapelketan lehen aldiz Gipuzkoako Banakako Txapelketan lehiatu diren bi lagun ditugu, beren len partidan garaipena lortu dutelarik: Ander Palavecino (txapelketako 11. jokalaria) Juan José Otegui irabazi zuen, eta Javier Azcue (txapelketako 34. jokalaria) Xabier Moralen kontra garaipena lortu zuen. Parekatze sistemak larunbaterako derbya ekarri du eta gure bi jokalariek beren artean lehian arituko dira.

Gure ordezkari guztiek lan txukuna egingo dutela itxaroten dugu eta bertaratzerik izan ez duten eta aurreko urteetan lan txukuna eta sariak ekarri dituzten Daniel Garmendiaren, Andoni Oruberen eta Goio Uriarteren gabezia ez nabaritzea espero dugu.

Guztioi Zorte on!

Antolatzailearen webguneari lotura: Gipuzkoako Xake Federakuntza

Utzi iruzkina