Urriaren 12an, larunbatean, Donostian, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 2. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 2. txanda burutu zen leku berdinean.
Kadetean Ibai Dorronsorok Juan José Aroztegi garaitu zuen. Absolutuan Ramon Noguesek Iñigo Argandoñaren kontra galdu zuen. Bigarren mailan Iker Arrik José Vaqueroren kontra jokatutako partida galdu zuen, Ricardo Camposek Christian Sánchez garaitu zuen eta Mariano Murielek Rubén Sebastiani partida irabazi zion. Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek eta Ander Palavecinok elkarren aurka jokatutako derbyan, lehenak garaipena lortu zuen.
Datorren asteburuan hirugarren txanda jokatuko da eta bigarren mailako txapelketan beste derby interesgarri bat izango dugu:
Absolutua
- 9. Mahaian: Iñaki Aizpurua – Ramon Nogues
Bigarren maila
- 4. Mahaian: Ricardo Campos – Mikel Vicente
- 6. Mahaian: Iker Arri – Mariano Muriel
Hirugarren maila
- 5. Mahaian: Javier Azcue – Antonio Estévez
- 7. Mahaian: Ander Palavecino – José Luis Apellaniz
Kadetea
- 1. Mahaian: Mikel Arechaga – Ibai Dorronsoro