Urriaren 19an, larunbatean, Donostian, Gros Xake Elkarteak Karmelo Balda pilotalekuan duen lokalean, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 3. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 3. txanda burutu zen leku berdinean.
Kadetean Ibai Dorronsorok Mikel Arechaga garaitu zuen eta jokatutako hiru partidetatik hiruak irabazi eta gero, lider jarri da. Absolutuan Ramon Noguesek Iñaki Aizpuruaren kontra irabazi zuen eta 14 postuan 6. Postutik puntu erdira. Bigarren mailan Ricardo Camposek Mikel Vicenteren aurka galdu zuen eta elkartearen jokalarien arteko derbyan Iker Arrik Mariano Muriel garaitu zuen. Iker Arri 6. da, Ricardo Campos 10. eta Mariano Muriel 14. Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek Antonio Estevezen aurka galdu zuen eta eta Ander Palavecinok garaipena lortu zuen José Luis Apellanizen aurka. Gure bi jokalariek bina puntu izan arren, Javier Azcue 8. Postuan dago eta Ander Palavecino 16. Postuan dago.
Datorren asteburuan laugarren txanda jokatuko da:
Absolutua
- 8. Mahaian: Ramon Nogues – Jokin Fernandez Zubitur
Bigarren maila
- 6. Mahaian: Sebastian Armendariz – Ricardo Campos
- 7. Mahaian: Mariano Muriel – Eduardo Estévez
- Iker Arrik “bye” eskatu du
Hirugarren maila
- 6. Mahaian: Oscar Cabello – Ander Palavecino
- 9. Mahaian: José Ramón García – Javier Azcue
Kadetea
- 1. Mahaian: Ibai Dorronsoro – Markel Zuloaga
****************
Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza
chess-results-era loturak:
- Gipuzkoako absolutoa 2013
- Gipuzkoako bigarren maila 2013
- Gipuzkoako hirugarren maila 2013
- Gipuzkoako Kadetea 2013
Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)