Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako seigarren txanda jokatu da, txapelketako azken aurreko txanda alegia eta kadeteko lehen postua ezik, beste mailetako txapeldunak erabakita daudela dirudi. Hala era datorren astean beste gauza asko erabakiko dira: sailkapen nagusiaz gain, podiuma eta maila ezberdinetara igoera lortuko duten jokalarien izenak ezagutuko ditugu.
Absolutuan Iñigo Argandoñak puntu oso bateko abantaila darama eta sailkapenean atzetik dituenak baino berdinketa hausteko puntu gehiago baititu, bost garaipen eta azken partidan Aitor Alcaideren kontra parra lortu eta gero. Azken partida galduko balu ere, berriro ere txapela lortuko lukeela dirudi. Baina egiten ari den jokoa ikusita, partidarik galduko duenik zail dirudi.
Bigarren mailako txapelketan Aritz Abalia emaitza perfektua darama, jokatutako partida guztiak irabazi eta gero eta bigarrena den Carlos Berdote baino puntu bat du, eta hirugarrena den José Vaquero baino puntu eta erdi gehiago. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, datorren larunbatean bigarren mailako merituzko txapeldun izango dugu.
Hirugarren mailako txapelketan Markel Zuloaga lehen postuan dugu, sei partidetan sei garaipen lortu eta gero. Txapelketa bigarrenaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da, José Luis Muñozek puntu bat gutxiago duelako, hala ere garaipena lortzeko parrarekin nahiko adu.
Kadetean Markel Zuloaga (6 partidetan 5 puntu lortu eta gero) lidergoan dugu ere eta aurten burutzen ari den lan txukunaren erakusgarri dugu bere lehenengo postua. Behin behineko sailkapenean Ramon Elduayen eta Juan José Aroztegi ditugu 4,5 punturekin, eta merituzko laugarren postuan, gure taldeko Ibai Dorronsoro dugu 4 puntu dituela. Liderrak txapelketa irabaztea bere eskuan du eta atzekoek bere porrota itxaron beharko dute, txapelketa irabazi ahal izateko.
Gure jokalarien lana
Kadetean Ibai Dorronsorok garaipenarekin berriz topatu da eta Iker Ormaetxea garaitu eta gero, sailkapeneko laugarren postuan sendo darrai. Bere partida irabazi eta aurrekoaren porrota itxaron beharko du podiumean amaitu ahal izateko.Absolutuan Ramon Noguesek Jon Kuenderen aurka galdu zuen eta 26. postura jaitsi da. Hirugarren mailako txapelketan Iker Arrik Mario Gallegoren aurka parra lortu zuen eta 9. postutik 6.era igo da. Ricardo Camposek José López garaitu zuen eta 3 punturekin 11. postura igo da. Mariano Murielek Christian Sánchez garaitu zuen eta behin behineko sailkapeneko 15. postuan jarri da. Hirugarren mailako txapelketan, Ander Palavecinok Iker Rodríguez garaitu zuen eta sailkapenean 11. jarri da. Bestalde, Javier Azcuek José Antonio Irulegirekin galdu eta gero 26. postura jaitsi da.

Datorren astean zazpigarren eta azken txanda jokatuko da. gure taldeko jokalariei zorte ona opa diegu.
Absolutua
- 12. Mahaia: Ramon Nogues – José Ángel Burgaña
Bigarren maila
- 4. Mahaia: Jon Vadillo – Iker Arri
- 6. Mahaia: Ricardo Campos – Jon Jauregi
- 8. Mahaia: Mariano Muriel – Jon Lertxundi
Hirugarren maia
- 5. Mahaia: Ander Palavecino – Asier Fernández Zubitur
- 15. Mahaia: Javier Azcue – José León Navarro
Kadetea
- 4. Mahaia: David Somoza – Ibai Dorronsoro
****************
Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza
chess-results-era loturak:
- Gipuzkoako absolutoa 2013
- Gipuzkoako bigarren maila 2013
- Gipuzkoako hirugarren maila 2013
- Gipuzkoako Kadetea 2013
Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)