2013ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa

(leer en castellano)

2013ko azaroaren 24an, Gasteizen, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Mendizorrotzako Ogeta pilotalekuan jokatu zen, Arabako Xake Federazioaren aretoan, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara, 1 ordu finish joko erritmoan. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Álvaro Albainak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 10 taldek parte hartu zuten:

Kluben Euskadiko Sub-16 txapelketako parte hartzaileak
 Z.   TALDEA ELO
 1.  Sestao Naturgas Energía  1798
 2.  Gros X.T. (Donostia-San Sebastián)  1755
 3.  San Viator (Vitoria Gasteiz)  1695
 4.  Martintxo (Vitoria-Gasteiz)  1667
 5.  Conteneo Salesiano (Bilbo)  1639
 6.  Altzaga Leioa  1637
 7.  Santurtzi  1576
 8.  Abadiño  1574
 9.  Mikel Deuna (Burlada-NA)  1471
 10.  Hondarribia Marlaxka  1431
* elo-Ø kalkulateko lehen 4 jokalarien ELOa erabili da

Rankingeko azkenak izan arren, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Mikel Herrero osatzen zuten taldeak, Mikel Tafall eta Andoni Orube “botileroen” laguntzaz, oso lan txukuna burutu zuen eta gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek oso gustura bueltatu ziren. Lehen txandan Bilboko Conteneo Salesiano 3-1 mendean hartu zuten eta goizeko hurrengo partidan, bmerituzk berdinketa lortu zuten (2-2) Gasteizko San Viatorren aurka. Arratsaldean partida onak izan arren, 4-0 galdu zituzten bi partiduak, txapelketako lehen postua lortuko zuen Sestaoren kontra eta txapeldunordetza lortu zuen Burlatako Mikel Deunaren kontrako lehietan.

Sailkapen Nagusia

Arabako Xake Federazioko argazkiak.

  TALDEA TXANDA + = MP Ptuak.
1 Sestao Naturgas Energia

4

2

2

0

6

12

2 Mikel Deuna

4

3

0

1

6

12

3 Santurtzi

4

3

0

1

6

4 Gros X.T.

4

2

1

1

5

11

5 Abadiño

4

2

1

1

5

6 San Viator

4

1

1

2

3

6

7 Martintxo

4

1

1

2

3

6

8 Altzaga Leioa

4

1

1

2

3

5

9 Hondarribia-Marlaxka

4

1

1

2

3

5

10 Conteneo Salesiano

4

0

0

4

0

5

Ondorengo loturan Lucas Iruretagoiena Txapelketako Zuzendari Teknikoak bidalitako txostena duzue:

Txapelketaren datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s