Gure taldeak ordezkariak izango ditu Gipuzkoako Xake Federazioak 2013 denboraldia ixten duten txapelketa probintzialetan. Daniel Garmendiak eta Ibai Dorronsorok Gipuzkoako Jubenilen txapelketa jokatuko dute eta Gipuzkoako Beteranoetan Andoni Orube izango dugu, duela bi urte lortutako txapela errepikatu nahian. Txapelketa urteko azken astean burutuko da: 23an, 26an, 27an, 28an eta 30ean, Gros Xake Taldeak Donostian duen egoitzan.
Zorte on! (leer en castellano)
KASINO ZAHARRA II. TXAPELKETA SOZIALA
Bitartean klubean partida azkarretako “aktibo” soziala egitea adostu da eta datorren 26an, 17:00etatik aurrera, Iker Arriren zuzendaritzapean, jokalarien arabera, 4-5 txandetako txapelketa jokatuko da, jokalari bakoitzak partidako 20 minutuko erritmoan.
Apuntatzeko azken eguna 2013ko abenduaren 25, asteazkena, izango da.
Izena emateko Iker Arriri posta elektroniko bat bidali: iker.arri@hotmail.com