Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Pazko Astean oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu. Bi talde proposatzen ditugu, goizekoa eta arratsaldekoa.
Ikastaroa, batez ere, 7 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).
OSO IDEIA ONA umeen ikastaroarena
ZORIONAK !!!!