(leer es castellano)

Atzo larunbata Kantabriako Vioño de Piélagos herrian XVII. Eskolarteko Xake txapelketa ikusgarria burutu zen, iparraldeko eta penintsula erdiko Erkidego Autonomikoetatik etorritako 736 haurren parte hartzearekin.
Txapelketa 8 txanda zituen eta jokalari bakoitzak partidako 15 minutu. Adinen baitan banatu zituzten jokalariak: Sub 8, Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 16 eta Sub 20.
Gure taldeko bi partaide izan ziren bertan eta Ander Tafall-ek eta Ibai Dorronsoro-k lan txukuna egin zuten azpimarratu behar dugu. Anderrek SUB-12 mailan, 162 jokalarien artean 7. postua lortu zuen, 6,5 puntu egin eta gero, irabazlea gertatu zenaren puntu erdira geratu zelarik. Ibaik ere lan txukuna burutu zuen eta SUB-16an, 83 jokalarien taldean, 22. postua lortu zuen, 5 puntu egin eta gero.
Jarraian Mikel Tafall-ek egindako argazkiak:
Maila bakoitzean egon ziren podiumak ondorengoak dira:
Rk. |
No.Ini. |
|
Izena |
FED |
Elo |
Kluba/Hiria |
Ptu. |
Des 1 |
Des 2 |
Des 3 |
1 |
36 |
|
FUERTES CIRAUQUI PABLO |
ESP |
0 |
PERALTA – NAVARRA |
7.5 |
37.5 |
31.0 |
35.75 |
2 |
106 |
|
RUBIO RAUL |
ESP |
0 |
CLUB AJEDREZ ZUMBAN – TERUEL |
7.0 |
38.0 |
32.0 |
35.50 |
3 |
48 |
|
GUTIERREZ GUILLEN ALFONSO |
ESP |
0 |
CAP DE VALLADOLID – VALLADOLID |
7.0 |
33.5 |
27.0 |
28.50 |
Jaialdian luxuko beste gonbidatu bat izan zuen, Leontxo García, Hondarribia-Marlaxka klubeko jokalari ohia den gure lagun zaharra. Bertaratutako gurasoentzat hitzaldi bat eman zuen eta gero, xakeak hezkuntzan dituen onurak aztertzeko mahai inguruan parte hartu zuen. Bertan Kantabriako Gobernukoak egon ziren,aurrera eramaten ari diren “Xakea Ikasgeletara” esperientzia pilotuaren emaitza onak azaltzen.
Azkenik antolatzaileak, ekintza bideratu duten instituzio eta pertsonak eskertu nahi ditugu eta parte hartu duten jokalari guztiak zoriondu benetako txapeldunak izan direlako. GUZTIOI ZORIONAK!
Informazio gehiago::