Eguraldi txarra egin arren gaur FICOBAn Txingudiko eskola kirol egun polita izan dugu. Hendaia, Hondarribia eta Irundik etorritako 350 ikasle inguruk parte hartu dute gure klubak jarritako mahaietan eta bertan Oscar Holgado, Mikel Tafall, Andoni Orube eta Goio Uriarte monitore-jokalariak bertan izan ditugu.
Beste urte batez klubak modu desinteresatuan Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian lagundu du gure herrietako ikasleengan xakea sustatu asmoz eta oso jaialdia amaitu eta gero eguna positiboa izan dela jakinarazi digute.
Gaur gertatutakoaren Oscar Holgadoren argazki erreportajea aurkezten dizuegu:
Antolatzaileen webguneak:
One thought on “Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2014. Eskola Kirolaren Jaialdian”