Gaurko egunez Villabonan Behar Zana txapelketaren laugarren edizioa burutu da gure elkarteko ordezkaritza oparoarekin: Iker Arri (5,5 punturekin 22 postua lortu du), Ibai Dorronsoro (5,5 punturekin 23. postua lortu du), Patxi Moreno (5 punturekin 26. postua lortu du), Ander Tafall (5 punturekin 28. postua lortu du), Ricardo Campos (4 punturekin 34. postua lortu du) eta Mikel Tafall (4 punturekin 35. postua lortu du).
Mikel Tafallen argazki erreportaje laburra jarraian:
Txapelketa 11 txanda izan ditu eta blitz erritmoan jokatu da, jokalari bakoitzak partidako 5 minutu izan dituelarik. 41 jokalarik parte hartu du eta bertan gertatutakoaren informazioa guztia Chessresulteko ondorengo lorutan topatuko duzue, txapelketako sailkapena barne: hemen.
IV. BEHAR ZANA TXAPELKETAKO Podiuma
Has.Z. | Izena | FED | Elo | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |||
1 | 5 | Javier Dominguez | ESP | 2126 | 8.5 | 77.5 | 63.5 | 59.25 | |
2 | 6 | Mikel Ortega | ESP | 2072 | 8.5 | 77.5 | 63.5 | 57.25 | |
3 | 10 | Mikel Alvarado | ESP | 1960 | 8.5 | 70.0 | 60.0 | 50.00 |
gure taldekideek bertan izandako giro polita, antolaketa txukuna eta hamaiketako ona azpimarratu digute.
Villabonako lagunei egindako lanagatik, Zorionak!
Informazio gehiago Villabona Xake Joku Elkartearen webgunean.
Argazki gehiago Villabona X.J.E:ren webgunean: hemen
________________
Gogoan izan datorren asteburuan, ekainaren 14 eta 15ean, Hondarribiko Erdi Aroko Azoka izango dela eta gure elkarteak, bertaratzen direnen aurka aldibereko xake partidak antolatuko dituela. Zuen zain gerartzen gara.
Animatu!
One thought on “Javier Dominguez Villabonako IV. Behar Zana Txapelketako Irabazle”