Larunbata honetan, 2014ko ekainaren 21ean, herriko jaien barnean, Sestaoko Rivera de la Ría kaleko Hotel Navalean Sestaoko Xake Klubak antolatu duen 1. Xake Sustapen Txapelketa burutu da.

Sestaoko Xake Klubak antolatuta, Sergio Trigok zuzenduta, Miguel Ángel Almansa arbitro buru zuela eta ondorengo erakundeen laguntzarekin: Sestao EDP, Hotel Naval, Bizkaiko Foru Aldundia, Sestaoko Udala, Bizkaiko Xake Federazioa eta Euskadiko Xake Federakuntzarekin, Euskal herriko eta kanpoko 80 xake jokalari gazte parte hartu dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.
Gure espedizioa Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Patxi Moreno jokalariek osatu dute, beren guraso (Iñaki, Mikel eta Rafa) eta taldeko Presia era bertara hurbildu direlarik. Eta gure jokalari gazteek egindako lana txalogarria izan da.
SUB-16 txapelketan Ibai Dorronsorok lan bikaina egin du eta 8 partidatan 7,5 puntu egin dituelako, lehen postuan sailkatu da, Jon Ander Santasekin berdinduta, eta azkenean lehen postua banatu dute, ze desberdintze sistema guztietan antzeko puntuekin amaitu dute txapelketa. Sub-12 txapelketan Ander Tafall eta Patxi Moreno izan ditugu eta biek 6,5 puntu lortu dituzte 8 partidatan, baina desberdintze sistemak erabaki du Patxik lehen eta Ander bigarren poztuan amaitzea.Merituzkoa izan da ere, Josu mmanterolaren 4. Postua, txapelketan Ander eta Patxirekin bakarrik galdu baitu.
Sestao Xake Klubeko gure lagun guztiei eskerrak ematen diegu eta egindako lan eta antolaketa egokiagatik zoriondu. Bestetik bertaratu diren xake jokalariei ere zoriondu nahi diegu egindako lan eskergarengatik. Datorren urtean berriz bertaratzen saiatuko gara seguru!
Mila esker eta Zorionak!
SUB 10 Amaierako Sailkapena
Rk. | Izena | FED | Elo | Hiria | Ptu. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | ||
1 | del Carmen Aimer | ESP | 0 | 7.5 | 34.5 | 0.0 | 36.5 | |||
2 | Gonzalez San Isidoro Javier | ESP | 0 | Burgos | 6.5 | 29.5 | 0.0 | 37.0 | ||
3 | Pascual Martin | ESP | 0 | 6.0 | 30.0 | 0.0 | 38.5 |
SUB 12 Amaierako Sailkapena
Rk. | Izena | FED | Elo | Hiria | Ptu. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | ||
1 | Moreno Estebanez Patxi | ESP | 0 | Hondarribia | 6.5 | 32.5 | 0.0 | 36.0 | ||
2 | Tafall Villanueva Ander | ESP | 0 | Hondarribia | 6.5 | 31.5 | 0.0 | 36.5 | ||
3 | Malon Insausti Andres | ESP | 1489 | Navarra | 6.0 | 25.0 | 0.0 | 34.5 |
SUB 14 Amaierako Sailkapena
Rk. | Izena | Tipo | FED | Elo | Hiria | Ptu. | Des 1 | Des 2 | ||
1 | Garcia Ortega Joseba | U14 | ESP | 0 | Sestao | 5.5 | 0.5 | 12.75 | ||
Carazo Fernandez Constantin | U14 | ESP | 1426 | Eus | 5.5 | 0.5 | 12.75 | |||
3 | Valgañon Setien Irati | U14 | ESP | 0 | 3.5 | 0.5 | 5.25 |
SUB 16 Amaierako Sailkapena
Rk. | Izena | Tipo | FED | Elo | Hiria | Ptu. | Des 1 | Des 2 | ||
1 | Santas Martin Jon Ander | U16 | ESP | 1750 | Eus | 7.5 | 0.5 | 24.75 | ||
Dorronsoro Larbide Ibai | U16 | ESP | 1472 | Hondarribia | 7.5 | 0.5 | 24.75 | |||
3 | Hurtado Pilatxi Patricio | U14 | ESP | 0 | Sestao | 2.0 | 0.5 | 2.50 |
Jarraian Goio uriartek egindako argazki erreportaje zabala:
Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: Sestao Xake Kluba
Txapelketaren kronika Oberena taldearen webgunean: hemen
Sub-10 txapelketaren informazio osoa: hemen
Sub-12 txapelketaren informazio osoa: hemen
Sub-14-16 txapelketaren informazio osoa: hemen
One thought on “Sestaoko 1. Sustapen Txapelketan gure taldeko ordezkariek lan txukuna egin dute”