Patxi Moreno Estebanez, gure taldekidea egungo Euskadiko Txapelduna da SUB-12 mailan eta dagoeneko Salobreñan (Granada) dago, Espainiako SUB-12 Txapelketa jokatzen, uztailaren 7tik 12ra arte iraungo duen txapelketan, bertaratu diren 133 jokalariekin lehian.
Bertaratutako jokalarien maila oso altua da. Honen erakusgarri da hasierako sailkapeneko lehen 10 jokalariek 1700 ELO puntuak gainditzen dituztela eta txapelketa irabazteko faboritoa den Marcos Lianes 1919 puntu dituela.
Jokalari indartsu hauen eta beste guztien aurka, Patxi gure taldekideak helburu argiekin joan da: ondo pasatzea, ikastea eta ahal duen hobekien lan txukuna egitea. Ziur oso ondo egingo duela.
Patxirekin batera, besti bi jokalarik osatzen dute txapelketa honetako rEuskal herriko ordezkaritza, Rodrigo de las Heras eta Sara Barandiaran osatzen dute.
Guztioi Zorte On!
Loturak:
Partidak zuzenean ikusteko: hemen
Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen
Txapelketako informazio diptikoa: hemen
Federación Española de Ajedrez: hemen
Federación Andaluza de Ajedrez: hemen
BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen
One thought on “Patxi Morenok bere parte hartzea hasi du SUB-12 Espainiako Txapelketan”