Patxi Moreno Estebanez gure taldekidea egungo Euskadiko Txapelduna da SUB-12 mailan Salobreñan (Granada) jokatutako Espainiako SUB-12 Txapelketa bere parte hartzea bukatu du eta merituzko 22. postua lortu du 9 partidetan 6 puntu egin ondoren ( +4 =2 -2 ), 1657 ELO puntu performantzea lortuz.
Beste aldetik, datorren uztailaren 20tik 26ra Espainiako SUB-16 txapelketa hasiko da eta bertan gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide bertan izango dugu Salobreña (Granada). Ibaik bere lana amaitzen duenean 2014ko Espainiako gazteen txapelketetan gure taldekideen parte hartzeari post bat eskainiko diogu.
Ibairen lanak jarraitu nahi dutenei lotura interesgarri batzuk gogoratzen dizuegu:
Partidak zuzenean ikusteko: hemen
Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen
Txapelketako informazio diptikoa: hemen
Federación Española de Ajedrez: hemen
Federación Andaluza de Ajedrez: hemen
BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen
_______________________________
Azkenik, Hondarribiko Madalen Auzoko jaien barnean, datorren asteartean, uztailaren 22an, gure taldekideek aldibereko xake partida sesio bat 17:30ean burutuko dutela gooratzen dizuegu.
Bertaratuko zaretelakoan!
One thought on “Patxi Moreno Espainiako SUB 12 txapelketan 22.a, orain, SUB-16an Ibai Dorronsororen txanda da”