Pasa den asteartean, uztailaren 22an, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu zituen 17:30etik aurrera eta bertan, Iker Arri eta Andoni Orube izan ziren hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.
Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egon ziren, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baitzen eta xake partidetan izan zen giroa mundiala izan zen.
Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta ondorengo urteetako jaietan laguntzeko nahia agertu diegu.
One thought on “Xake saio ederra Hondarribiko Madalenako Jaietan”