Bi aste falta dira, datorren abuztuaren 31n, igandean, Hondarribiko Paradorean jokatuko den “Hondarribiko Gaztelua” IV. Xake Aktibo Txapelketarako, eta dakizuen bezala, Tapizen galak 50 lagunetara mugatzen du parte hartzea. izen ematea ondo doa eta dagoeneko 10 leku libre besterik ez dira gelditzen.
Bestalde, dagoeneko txapelketako garaikurrak baditugu eta hauetako bi oso bereziak dira: txapeldunarena eta 16 urte azpiko jokalari onenarena, xake jokalari beteranoa eta artisau ebanista den Silvestre Moreiro lagunaren lanak direlako. Bere espezialitatea taila da, batez ere, makilena eta kutxena, hala ere gure kirolarekin erlazio a duten titakadura-elementu ederrak ere egiten ditu: xakeko mahaiak, kaxak eta garaikurrak.
Silvestre gure lagunak aurtengo edizioan izena eman du jada eta pasa den urtean lortu zuen 60 urte gorako jokalari onenaren saria berriro ere lortzen saiatuko da.
Parte hartu nahi baduzu, gogoan izan:
Izena emateko 2014ko Txapelketako oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Aurreko bi edizioetako emaitzak: 2011, 2012, 2013 eta argazkiak.
Klubak Txapelketa burutzeko Hondarribiko Udalaren, Carlos V. Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Amaiur altzaria dendaren, Hondar Jatetzearen, Hiruzta Txakolindegiaren, Txantxangorri taberna jatetxe, eta Totem Comunicacionesen babesa izango du .
Zure laguntza eskaini nahi duzu? Babesle izan nahi dutenentzako informazioa
One thought on “IV. Hondarribiko Gaztelua: bi aste falta dira eta 10 leku geratzen dira”