2014ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

2014ko irailaren 28an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 11 taldek parte hartu zuten:

Z. Taldea Bat.Eloa
1 Abadiño 1726
2 Gros XT 1673
3 H. Marlaxka 1637
4 Conteneo 1619
5 Oberena 1590
6 San Viator 1523
7 Sestao EDP 1519
8 Mikel Gurea 1518
9 Santurtzi 1513
10 Martintxo 1426
11 Altzaga 1338

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall eta Pablo Basurko osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall, Jose Luis Uranga eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Hala ere, zoria ez genuen alde izan eta posizio txukunak lortu arren, partidak aurkarien alde joan ziren geienetan.   Lan txukuna burutu zutelako, nahiz eta emaitza txarra lortu, gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek gustura bueltatu ziren.

Sailkapen Nagusia

Barakaldo Xake klubeko facebookeko argazkiak.

Rk. H. Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Gros XT 4 4 0 0 8 13.5 0
2 8 Mikel Gurea 4 3 0 1 6 8.5 2
3 7 Sestao EDP 4 3 0 1 6 8.5 0
4 10 Martintxo 4 2 1 1 5 7.5 0
5 5 Oberena 4 2 0 2 4 9.5 0
6 1 Abadiño 4 2 0 2 4 9.0 0
7 6 San Viator 4 2 0 2 4 5.5 0
8 11 Altzaga 4 1 1 2 3 7.0 2
9 9 Santurtzi 4 1 1 2 3 7.0 0
10 4 Conteneo 4 1 1 2 3 5.5 0
11 3 H. Marlaxka 4 0 2 2 2 6.5 0

Chessresults Txapelketako datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!

XXIV. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Arthur Kogan garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2014ko irailaren 27a, XXIV Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIV Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, Iker Arriren, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallen parte hartzearekin amaitu berri da. GM Arthur Kogan gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta,  MI Diego del Reyrekin 8 partidatan 6’5na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa duelako. Podiumeko hirugarren postuan GM Cristhian Cruz, izan dugu, txapelketan 6 puntu lortu eta gero. Puntu berdinak lortu dituzte Aritz Abalia eta Jose Luis Guijarro txapelketako laugaren eta bosgarren izna direnak.

DSCN0059 (640x428)
Txapelketako irabazlea Arthur Kogan

 

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chessresults)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira.Andoni Orubek, txapelketako 25 . postuan hasi bazuen ere, lau puntu lortu eta gero, 22. postua lortu du. Sergio Sanmateuk, txapelketa 39. hasi zuen eta 3,5 puntu egin ondoren 31 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 30.ak hiru puntu lortu ditu eta39. izan da. Ander Tafall gazteak txapelketa 35. postuan hasi zuenak, 3 puntu lortu ditu ere eta txapelketako 41. postua lortu du.

20140921_094710 (360x640)
Txapelketan parte hartu duten Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko kideak: Andoni Orube, Ander Tafall, Sergio Sanmateu eta Iker Arri

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek, Mikel Tafallek, Sergio Sanmateuk eta Goio Uriartek ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!

1970. hamarkadako Bidasoaldeko Xakea Iruditan

(leer en castellano)

artisaua (132x175)Bidasoaldeko xakearen historiarekin jarraituz, oraingoan Silvestre Moreirok 1976ko urte urrrunean garaiko filmagailu batekin Irungo Kasinoan ateratako irudiak ikusgai jartzen dizuegu.

Bertan  José María Lanz, Juan Ignacio “Pibe” Alonso, Leontxo Garcia eta Patxi Gallego gazte-gazteak ikusiko dituzue, Irungo AAA La Salle taldeak kataluniako beste talde baten aurka izan zuen partidan.garaiko Bidasoaldeko eta Gipuzkoako xakelari eta xakezale gorenak ikusle izan ziren (hala nola: Emilio García, Mariano Otero, Julia Gallego, Miguel Salas, Manolo García, Jesusmari Jauregui, Felix Izeta, Pepote Iglesias, Fran Ladrón de Guevara, Antxon Serras eta Joxemari Palomo).

Bertaratu ziren batzuek identifikatu eta aipatu ditugu, baina, besteak ezagutzeko zuen laguntza behar dugu.

Aldez aurretik, mila esker!

Aieteko Partida azkerretako txapelketan, Ander Tafall garaile bigarren aldiz

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallek) el Groseko XXIV Nazioarteko Xake txapelketan, parte hartzen ari dira egun eta txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue.

Txapelketa honen atarian, prestatzeko asmoz, gure etorkizuneko txapeldunetako batek, Ander Tafallek, irailaren 19an,  Donostian, Aieteko Kultur etxean, 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako”  txapelketan parte hartu zuen eta gipuzkoako hamabost bat gaztetxoen aurka lehian aritu eta gero, bost partidetan, 4,5 puntu egin eta gero, garaipena lortu zuen, aurreko urteko txapela berriro lortuz.

Argazkiak Mikel tafall:

Eugi, berriro ere bikain!

(leer en castellano)

Captura

Igandean, irailaren 14an, Eugiko V. Xake Jaildia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko kontzejuak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztentxoentzako banakako bi txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. Batean SUB-8 eta SUB-10 adineko jokalariak aritu baziren, bestan SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 adineko gazteak. Arratsaldean, aldiz, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertaratutako jokalari eta lagunek oso ondo pasa zutela ezin uka.

DSC_0313

Oberena taldeko webgunean  txapelketa ezberdinetako emaitza eta sailkapenak dituzue (hemen) eta gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna ere (hemen).

Aurten gure taldeak ordezkari bakarra izan du, Ander Tafall, zein babanako txapelketa oso txukuna jokatu zuen, sailkapen orokorrean 12. postua lortu zuelarik, bere mailako sailkapenean 4. izan zelarik. Oso emaitza ona dela esan genezake, azkeneko txandan mailako txapelketa lortzeko aukerarekin hasi baituzen.

20140914_145112[1] (640x360)

Arratsaldean, Groseko Josu Manterolarekin eta Ivan Iturralderekin batera, Gipuzkoa taldea osatu zuen eta hiru jokalari gaztetxo hauek egindako lana aipatzekoa izan ze, sailkapen nagusian 5. postua lortu baitzuten, oso maila altua zuten beste taldeekin lehian.

Gure jokalari gazteak kontatu digu pozik zegoela, ze taldekako azken txandan, modu ederrean partida irabazi eta gero, bertaratutako guztiek txalo zaparrada bota diote.

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarin lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauz apolita!

Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.

Mikel Tafallen eta Oberenako xake sekzioaren argazkiak:

Udako Oihartzunak (3): V. Obeki Txapelketa

(leer en castellano)

Uztailaren 26tik 31ra, gure gazte promesa hiruk: Ibai Dorronsorok, Ander Tafallek y Patxi Morenok, Lizarrako XVI Xake Udalekuetan parte hartu zuten. Nicola Lococok eta Ibon Martínek zuzentzen duten udaleku hauek, aurreko urteetan bezala, Obeki egoitzan burutu ziren, dauden kirol instalazioak oso egokiak baitira: igerilekuak, frontoiak, saskibaloi eta futbito zelaiak eta kiroldegi estaliak. Bertan, goizez, partida azkarretako eta erritmo klasikoko V Txapelketak burutu ziren eta arratsaldez, xake ikastaroa izan zuten eta bestelako ekintzak (txiste lehiaketa, Bang, eskupilota eta futbito txapelketak).

IMG-20140731-WA0000Jarraian lehiaketa eta txapelketa ezberdinetako sarituen berri ematen diuzegu:

Partida azkarretako V Obeki Txapelketa

Rank SNo.   Name Rtg FED Club Pts
1 1 JON LAGOS LEJARRAGA 1656 ESP 17
2 4 PATXI MORENO ESTEBANEZ 657 ESP 16
3 5 ARITZ ABALIA PATIÑO 1824 ESP 15

Bertan 20 jokalarik parte hartu zuten, gure beste taldekideek ondorengo postuatan amitu zuten txapelketa:  Ander 4. eta Ibai 12.

Erritmo Klasikoko V Obeki Txapelketa

Rank SNo.   Name Rtg FED Club Pts Fide
1 1 ARITZ ABALIA PATIÑO 1824 ESP 4 12½
2 4 ANDER MARTIN IRIBAR 1654 ESP 4 12
3 5 ALBERTO GARCIA MARTINEZ DE LA HI 1594 ESP 4 11
4 3 JON LAGOS LEJARRAGA 1656 ESP 12½
5 2 ARITZ MORANTE RAFAEL 1687 ESP
6 6 JOSE LUIS MUÑOZ AVILA 1581 ESP 3 10
7 10 MAITANE VARAS LOPEZ DE EHEZARRET 1444 ESP 3
8 8 MARKEL ZULOAGA ERAUSKIN 1543 ESP 3 8
9 7 ENRIQUE GARCIA MARTINEZ DE LA HI 1568 ESP
10 9 IBAI DORRONSORO LARBIDE 1472 ESP 9
11 13 IVAN ITURRALDE ECHEVERRIA 1400 ESP 8
12 15 XABIER GARMENDIA DIAZ 723 ESP 6
13 18 JOSU MANTEROLA UBILLOS 558 ESP 6
14 16 PATXI MORENO ESTEBANEZ 657 ESP 2 6
15 20 RUSLAN LLAVE NEVADO 0 ESP 2 6
16 17 ARITZ EDER ELEXPE GARCIA 626 ESP 2 5
17 12 COSTANTIN CARAZO FERNANDEZ 1426 ESP
18 19 ANDER TAFALL VILLANUEVA 0 ESP
19 11 CECILIA PEREZ SODUPE 1428 ESP ½
20 14 ANE MIREN DIAZ HERRERO 1331 ESP ½

 

IMG-20140730-WA0015

Esandako beste lehiaketetako irabazleak:

Bang txapelketako irabazlea: Maitane Varas
Txisteen lehiaketako txapelduna: Markel Zuloaga
Eskupilota txapelketa: Aritz Morante eta Ander Martin
Futbol txapelketako talde irabazlearen kideak: Aritz Eder, Aritz Morante, Ibai Dorronsoro, Josu Manterola y Enrique García.

Udako Oihartzunak (2): Gazteentzako Espainiako Txapelketa Salobreñan

(leer en castellano)

carte-salol-03-junio-2014_350px (350x495)

Arestian esan genuen bezala, gure taldekide bik Gazteentzako Espainiako Xake Txapelketan parte hartu zuten, Salobreñan (Granada) Best Western Hotel Salobreñan: Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno.

Uztailaren 20tik 26ra , Ibai Dorronsoro Larbidek SUB-16an parte hartu zuen eta txapelketan merituzko garaipenak lortu zituen. Ibai rankingeko 113 postutik hasi bazen, 95ean bukatu zuen. txapelketan 9 partidetan 4 puntu lortu zituen, (+4 =0 -5 ), eta horrexegatik 56 ELO puntu irabazi zituen.

Jarraian Eihartze Buizak pasatako Euskadiko SUB-16 taldekideen argazkiak jartzen ditugu:

 

Patxi Moreno Estebanez gure taldekidea egungo mailako Euskadiko Txapelduna, uztailaren 20tik 26ra, SUB-12 Txapelketan parte hartu zuen, bere parte hartzea bukatu zuen eta merituzko 22. postua lortu zuen, 9 partidetan 6 puntu egin ondoren ( +4 =2 -2 ), 1657 ELO puntu performantzea lortuz.

Jarraian bere gurasoek ateratako argazkiak jartzen dizkizuegu:

Gure bi jokalariek oso kontent daude izandako esperientziarekin eta burututako lanarekin. Jarraian lotura interesgarri batzuk gogoratzen dizuegu:

Emaitzak eta sailkapenak (Chess-Results): hemen

Txapelketako informazio diptikoa: hemen

Federación Española de Ajedrez: hemen

Federación Andaluza de Ajedrez: hemen

BEST WESTERN Hotel Salobreña: hemen

Udako Oihartzunak (1): gure taldekideen emaitza onak Isarren

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta 2014KO ISAREKO V. XAKE TXAPELKETAN, berriro ere aritzeko, parada izan dute.

20140816_221039 (640x360)

Ekintza abuztuaren 15ean burutu zen Burgosko Isar herrian baina aurten bi txapelketa burutu ziren: Irekian eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a.  Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 48 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile Serbiako GM Dragan Paunovic izan zen, bigarren, GM Alejandro Hoffman Argentinarra , eta hirugarren, Roberto Villa.

Irekian Mikel Tafallek 30 postua lortu zuen, 6 partidatan 3 puntu lortu eta gero. Ander Tafallek, bigarren urtez jarraian, 12 urte azpiko txapelketa lortu zuen, jokatuako 6 partidak hurrenez hurren irabazi eta gero.  Horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.

Chessresults lotura Penenko emaitza guztiaekin

Antolatzailearen webgunera lotura

Txapelketaren facebooka

Herriko Jai Nagusietan kluba itxita egongo da

(leer en castellano)

Adiskide maiteok, datorren astelehenean, irailaren 8an eta irailaren 11n, ostegunean, Herriko Jai Nagusiak direla eta, kluba itxita egongo dela oroitarazten dizuegu.

índice

Guztioi herria jaietan dugula gogoratzen dizuegu. Jaietako egitarau osoa Hondarribiko Udalaren Webgunean ikus dezakezue eta goiko Jai Nagusietako kartelean klikatuta Udalak egindako programan zehar nabigatzeko aukera izango duzue.

GORA AMA GUADALUPEKOA!

GORA HONDARRIBIA!

 

 

Beraungo gazte txapelketa, Josu Manterola txapeldun. Gure jokalariek lan txukuna egin zuten

(leer en castellano)

Atzo, iralak 6, larunbata, arratsaldez, Errenteriako Beraun Berako gazteentzako xake txapelketa burutu zen gure lagun ona den Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean, Aitor Goñi eta eslkarteko beste kideen laguntza zuela.

20140906_203309[1] (640x360) (640x360)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako gazteek parte hartu zuten eta Beraungo gaztetxo onenen aurka jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Bertaratutako jokalariak bi taldetan banatu zituzten eta beraien artean liga egin eta gero, talde bakoitzeko hiru lehenak txapelketaren garaipenagatik lehiatzeko eskubidea lortu zuten. Sailkatutako sei jokalari hauek beren artean, liga sisteman, lehiatu zuren bigarren fasean. Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

Txapelketako azken Berasailkapena ondorengoa izan zen:

1. Josu Manterola, 3,5 puntu (8,15)

2. Jose Luis Muñoz, 3,5 puntu  (6,5)

3. Ivan Iturralde, 3,5 puntu (5,15)

4. Ander Tafall, 2,5 puntu

5. Patxi Moreno, 2 puntu

6. Galder Bengoa, 0 puntu

20140906_203344[1] (640x360)

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Mikel Tafallen argazkiak pasatzen dizkizuegu: