Eugi, berriro ere bikain!

(leer en castellano)

Captura

Igandean, irailaren 14an, Eugiko V. Xake Jaildia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko kontzejuak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztentxoentzako banakako bi txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. Batean SUB-8 eta SUB-10 adineko jokalariak aritu baziren, bestan SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 adineko gazteak. Arratsaldean, aldiz, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertaratutako jokalari eta lagunek oso ondo pasa zutela ezin uka.

DSC_0313

Oberena taldeko webgunean  txapelketa ezberdinetako emaitza eta sailkapenak dituzue (hemen) eta gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna ere (hemen).

Aurten gure taldeak ordezkari bakarra izan du, Ander Tafall, zein babanako txapelketa oso txukuna jokatu zuen, sailkapen orokorrean 12. postua lortu zuelarik, bere mailako sailkapenean 4. izan zelarik. Oso emaitza ona dela esan genezake, azkeneko txandan mailako txapelketa lortzeko aukerarekin hasi baituzen.

20140914_145112[1] (640x360)

Arratsaldean, Groseko Josu Manterolarekin eta Ivan Iturralderekin batera, Gipuzkoa taldea osatu zuen eta hiru jokalari gaztetxo hauek egindako lana aipatzekoa izan ze, sailkapen nagusian 5. postua lortu baitzuten, oso maila altua zuten beste taldeekin lehian.

Gure jokalari gazteak kontatu digu pozik zegoela, ze taldekako azken txandan, modu ederrean partida irabazi eta gero, bertaratutako guztiek txalo zaparrada bota diote.

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarin lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauz apolita!

Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.

Mikel Tafallen eta Oberenako xake sekzioaren argazkiak:

Advertisements

One thought on “Eugi, berriro ere bikain!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s