2014ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

2014ko irailaren 28an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 11 taldek parte hartu zuten:

Z. Taldea Bat.Eloa
1 Abadiño 1726
2 Gros XT 1673
3 H. Marlaxka 1637
4 Conteneo 1619
5 Oberena 1590
6 San Viator 1523
7 Sestao EDP 1519
8 Mikel Gurea 1518
9 Santurtzi 1513
10 Martintxo 1426
11 Altzaga 1338

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall eta Pablo Basurko osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall, Jose Luis Uranga eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Hala ere, zoria ez genuen alde izan eta posizio txukunak lortu arren, partidak aurkarien alde joan ziren geienetan.   Lan txukuna burutu zutelako, nahiz eta emaitza txarra lortu, gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek gustura bueltatu ziren.

Sailkapen Nagusia

Barakaldo Xake klubeko facebookeko argazkiak.

Rk. H. Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Gros XT 4 4 0 0 8 13.5 0
2 8 Mikel Gurea 4 3 0 1 6 8.5 2
3 7 Sestao EDP 4 3 0 1 6 8.5 0
4 10 Martintxo 4 2 1 1 5 7.5 0
5 5 Oberena 4 2 0 2 4 9.5 0
6 1 Abadiño 4 2 0 2 4 9.0 0
7 6 San Viator 4 2 0 2 4 5.5 0
8 11 Altzaga 4 1 1 2 3 7.0 2
9 9 Santurtzi 4 1 1 2 3 7.0 0
10 4 Conteneo 4 1 1 2 3 5.5 0
11 3 H. Marlaxka 4 0 2 2 2 6.5 0

Chessresults Txapelketako datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!

One thought on “2014ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Gros XT Txapeldun”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s