Arestian esan bezala, pasa den irailaren 27 eta 28an Oliten Xake Hezitzailearen I. Topaketa burutuko zen eta ekimen interesgarri honetako zuzendarien artean, gure elkarteko jokalaria den eta Irungo Landetxako xake eskolako hastapen klaseen arduraduna den Julio García Cabero izan dugu.
Bai Juliok, bai Andoni Orubek, hitzaldi bana eman zuten, xake munduko jende garrantzitsua hezkuntzaren ikuspuntutik xakea aztertu zuten hitzaldi mordoa osatuz.
Bidasoaldetik jende anitz hurbildu zen, xake zaleak, jakin-mina zutenak, gurasoak zeintzuk, hitzaldi eta bestelako ekintzetan parte hartu zuten. bestetik xake jokalari gazteak izan genituen beraientzako prestatutako lehiaketetan parte hartzen.
Julio García Caberok antolatzaileek jardunaldiari buruz egin duten balorazioa oso positiboa dela esan digu.
Bertan gertatutakoaren informazioa osatzeko (gaztelaniaz) ondorego loturak bisitatu:
Olite.com webgunean: Olite chess 2014
ajedrezeducativo.org webgunean: Olite chess 2014 en
Argazkiak Maru Estebanez eta Olite.com.es
One thought on “Bizipen interesgarria Olite Chess 2014an”