2014ko Gipuzkoako banakako txapelketak abian daude!

(leer en castellano)

Abendurarte ondorengo asteburuetan Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelktak burutuko dira. Gipuzkoako Xake Federakuntzako 2014. urteko denboraldiko Txapelketen datak eta tokiak.

NAGUSIA ETA LEHEN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
BIGARREN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
HIRUGARREN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
KADETEENA: urriaren 5, 12 eta 19an; azaroaren 2, 9 eta 16an. GROS X.T., Donostia
JUBENILAK: abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean. GROS X. T., Donostia
BETERANOAK: abenduaren 220, 22, 23, 26, 27, 29 eta 30 ean. GROS X. T., Donostia
BANAKAKO LASTERRAK: Abenduak 13 IBARRAKO X. E., Ibarra TALDEKAKO LASTERRAK: Abenduak 14. IBARRAKO X. E., Ibarra

Horrela, pasa den larunbatean Gipuzkoako banakako gorengoen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako lehen jardunaldia burutu ziren IA Mikel Larreategiren zuzendaritzapean. Kadetea igandean burutu zen. Gure ordezkariek hasiera txukuna izan zuten, jokatutako partida guztiak irabazi baitzituzten.

Gorengoen mailan dugun ordezkari bakarra, txapelketako 27. jokalria den Andoni Orubek, ez zuen lehen txandan parte hartu eta larunbat honetan Iñigo Galarzaren aurka arituko da.

Bigarren mailan, non ordezkari bakarra dugu ere, Mariano Muriel, hasierako rankingeko 8.a, larunbat honetan Sebastián Armendarizekin lehian arituko da, pasaden astean Imanol Unanue garaitu eta gero.

Hirugarren mailan hiru ordezkari ditugu. txapelketako 7.a den Carlos Pascualek Javier Burgosen aurkako partida irabazi eta gero larunbat honetan Ivan Iturralderen kontra lehiatuko da. Ander Tafall txapelketako 12.a, lehen partida irabazi eta gero, gaurkoan Iker Ferrerasen aurka arituko da. Eta Patxi Moreno (Rankingeko 20.a) gaur Xabier Ruizen kontra arituko da lehen txandan Pedro Perez garaitu eta gero.

Azkenik, pasa den asteko igandean Kadetean dugun ordezkari bakarra den Ibai Dorronsorok, txapelketan 9. abiatu denak Jone de la Hoz garaitu eta gero, igandean Ander Martin izango du arerio.

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

One thought on “2014ko Gipuzkoako banakako txapelketak abian daude!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s