Pasa den asteburuan gure taldekideek Gipuzkoako Banakako Txapelketa ezberdinetako bosgarren jardunaldian egindako emaitzak oso onak izan (+4-1=1). Jokoan dauden lehiaketa ezberdinetan sei ordezkari ditugula gogoratzen dizuegu (absolutuan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta kadetean).
ZORIONAK IBAI!!

Posta honi Ibai Dorronsoro zorionduz hasiera ematen diogu. Txapelketa ederra eginez, gaur Gros xake taldeko Cecilia Pérez irundarra garaitu eta gero Gipuzkoako Kadete txapelketa irabazi duelako. Ibaik podiumean Ander Martín (bigarren) eta Jose Luis Muñoz (hirugarren) lagun izan ditu. Ceciliak merituzko laugarren postua lortu du.
KADETEA: Azken Sailkapena (Chess-Results)
Rk. | H.IZ. | Izena | FIDE | EloN | Pt. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 9 | Dorronsoro Larbide Ibai | 1528 | 1478 | 4.5 | 1510 | 1911 | 12.5 |
2 | 1 | Martin Iribar Ander | 1738 | 1687 | 4.5 | 1469 | 1898 | 11.0 |
3 | 2 | Munoz Avila Jose Luis | 1711 | 1627 | 3.0 | 1670 | 1584 | 14.0 |
4 | 10 | Perez Sodupe Cecilia | 1408 | 1616 | 3.0 | 1515 | 1665 | 13.0 |
5 | 12 | Martinez Kilian | 0 | 0 | 3.0 | 1378 | 1500 | 9.0 |
6 | 4 | Jauregi Martinez-Artola Oscar | 0 | 1645 | 3.0 | 1375 | 1460 | 10.0 |
7 | 5 | Corral Gutierrez Aitor | 0 | 1643 | 2.5 | 1373 | 1430 | 10.0 |
8 | 6 | Casado Yurramendi Yon | 0 | 1625 | 2.5 | 1170 | 1280 | 11.0 |
9 | 3 | De La Hoz Uranga Jone | 0 | 1654 | 2.5 | 1107 | 1234 | 10.0 |
10 | 13 | Ormaetxea Iker | 0 | 0 | 2.0 | 1507 | 1447 | 11.0 |
11 | 11 | Lobo Felix | 0 | 0 | 2.0 | 1463 | 1392 | 12.0 |
12 | 7 | Kerexeta Zabala Markel | 0 | 1619 | 1.5 | 1367 | 1284 | 12.0 |
13 | 8 | Lopez Berruezo Aimar | 0 | 1617 | 1.0 | 1257 | 578 | 9.5 |
Absolutuan gure ordezkari bakarra den Andoni Orubek mendean hartu zuen atzo José Ángel Burgaña eta txapelketa amaitzeko bi jardunaldi falta direnean 19. postura igo da. Datorren asteburuan 9. mahaian jokatuko du txapelketa rankingeko lehen jokalaria den Aitor Alkaideren aurka. Horregatik interneten bitartez jarraitu ahal izango duzue bera partida zuzenean.

ABSOLUTUA: 5. txandaren ondoren sailkapena (Chess-Results)
Rk. | H.Z. | Izena | FED | FIDE | EloN | Pt. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 4 | Urretabizkaia Merino Asier | ESP | 2093 | 2081 | 4.5 | 2095 | 2519 | 12.5 |
2 | 2 | Guijarro Galan Jose Luis | ESP | 2189 | 2191 | 4.5 | 1946 | 2405 | 14.5 |
3 | 8 | Irure Crespo Egoitz | ESP | 2005 | 2004 | 4.0 | 1865 | 1994 | 9.5 |
19 | 27 | Orube Bona Andoni | ESP | 1779 | 1783 | 2.5 | 1770 | 1955 | 11.0 |
Bigarren mailan pieza zuriekin, Jon Jauregiren kontra galdu eta gero Mariano Murielek txapelketan bere partaidetza amaitu du, hurrengo bi jardunaldietan parte hartzerik ez duelako.

BIGARREN MAILA: 5. txandaren ondoren sailkapena (Chess-Results)
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | EloN | Pt. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 5 | Sanchez Merino Christian | 1656 | 1643 | 4.0 | 1744 | 2533 | 7.0 |
2 | 7 | Fernandez Zubitur Asier | 1607 | 1563 | 3.0 | 1691 | 1858 | 8.5 |
3 | 2 | Martin Iribar Ander | 1738 | 1687 | 3.0 | 1557 | 1772 | 7.5 |
8 | 8 | Muriel Dominguez Mariano | 1601 | 1584 | 2.0 | 1482 | 1370 | 6.5 |
Hirugarren mailan hiru ordezkari ditugula gogoratzen dizuegu: Carlos Pascual, Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Carlos Pascual Sergio Belosillo garaitu zuen eta datorren jardunaldian, 6. mahaian, pieza beltzekin, Agustín Arrondoren kontra arituko da. lortu duen garaipen honen ondoren sailkapeneko 11. postura igo da.

Patxi Morenok Xabier Garmendiaren aurka parra lortu eta gero, hirugarren postura jaitsi da eta datorren jardunaldian, lehenengo mahaian txapelketako liderra den, Jose Miguel Sánchezen aurka jokatuko du pieza beltzekin.

Ander Tafallek garaipenaren bidea berreskuratu du eta José María Santosen kontra lortutako azken garaipena eta gero, 14. postura igo da. Datorren astean 8. mahaian, pieza beltzekin, José Ignacio Ruiz de Oñaren aurka lehiatuko da.
HIRUGARREN MALA: 5. txanda ondoren sailkapena (Chess-Results)
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | EloN | Pts. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | 1 | Sanchez Garcia Jose Miguel | 1851 | 1838 | 4.5 | 1689 | 2026 | 13.5 | |
2 | 11 | Mohseni Neik | 1659 | 1643 | 4.0 | 1829 | 2058 | 13.5 | |
3 | 20 | Moreno Estebanez Patxi | 1592 | 1550 | 4.0 | 1732 | 1931 | 13.5 | |
11 | 8 | Pascual Cuadrados Carlos | 0 | 1679 | 3.0 | 1720 | 1738 | 12.5 | |
14 | 12 | Tafall Villanueva Ander | 0 | 1657 | 3.0 | 1566 | 1673 | 13.0 | |
One thought on “Gure jokalarien emaitza politak Gipuzkoako txapelketako 5. jardunaldian. Ibai Dorronsoro Kadetean Txapeldun”