Gipuzkoako txapelketako 6. jardunaldia. Ander Tafallen garaipena, besteen porrota

(leer en castellano)

Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan burutzen ari den Gipuzkoako Banakako Txapelketa ezberdinetako seigarren jardunaldian gure ordezkariek lortutako emaitzak ez dira batere onak izan (+1-3=0). Ibaik pasa den astean Kadetean txapela lortu zuela gogoratzen dizuegu eta bigarren mailako txapelketan genuen ordezkariak, Mariano Murilek, pasa den astean txapelketa amaitutzat eman zuen azken bi jardunaldietan parte hartzerik ez zuelako. Hortaz, lau ordezkari izango ditugu datorren asteko zazpigarren jardunaldian: absolutuan bat eta hirugarren mailan beste hiru.

Absolutuan gure ordezkari bakarra den Andoni Orubek seigarren jardunaldian txapelketako rankingeko lehen jokalaria den Aitor Alkaideren aurka galdu eta gero, datorren asteburuan, azkeneko jardunaldian, Tomas Lazkanoren aurka lehiatuko da, hamaikagarren mahaian, pieza beltzekin.

Andoni Orube
Andoni Orube

ABSOLUTUA: 6. txandaren ondoren sailkapena (Chess-Results)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Guijarro Galan Jose Luis 2189 2191 5.5 1998 2439 19.5
2 4 Urretabizkaia Merino Asier 2093 2081 5.0 2034 2375 19.5
3 7 Galarza Cenzano Inigo 2020 2036 4.5 1915 2108 15.5
25 27 Orube Bona Andoni 1779 1783 2.5 1858 1926 17.5

Arestian esan bezala bigarren mailan genuen ordezkariak pasa den astean txapelketan bere parte hartzea amaitutzat eman zuen eta ez du datorren asteburuan jokatuko.

 

BIGARREN MAILA: 6. txandaren ondoren sailkapena (Chess-Results)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Fernandez Zubitur Asier 1607 1563 5.0 1740 1974 17.0
2 2 Martin Iribar Ander 1738 1687 4.5 1753 1956 18.0
3 5 Sanchez Merino Christian 1656 1643 4.0 1784 1875 20.0
12 8 Muriel Dominguez Mariano 1601 1584 2.0 1510 1537 17.0

 

Hirugarren mailan hiru ordezkari ditugula gogoratzen dizuegu: Carlos Pascual, Ander Tafall eta Patxi Moreno.

DSCN0005 (472x640)
Carlos Pascual

Carlos Pascualek  galdu egin du Agustín Arrondoren kontra eta txapelketako azken jardunaldian, hamargarren mahaian, pieza beltzekin, Alberto Belosilloren aurka arituko da.

Patxi Moreno
Patxi Moreno

Patxi Morenok lehenengo mahaian txapelketako liderra den, Jose Miguel Sánchezen aurka galdu eta gero, azken jardunaldian txapelketako zerrendako bigarrenaren jokalaria deAgustin Arrondoren aurka lehiatuko da, laugarren mahaian, pieza zuriekin.

DSCN0002 (640x479)
Ander Tafall

 Jardunaldi honetan garaipena lortu duen jokalari bakarra Ander Tafall izan da,  8. mahaian, pieza beltzekin, José Ignacio Ruiz de Oñaren garaitu baitu. Horrela hirugarren mailako azkeneko jardunaldian, seigarren mahaian, pieza beltzekin, aurkari Gros Xake Taldeko Cecilia Perez Irundarra izango du.

HIRUGARREN MALA: 6. txanda ondoren sailkapena (Chess-Results)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Sanchez Garcia Jose Miguel 1851 1838 5.5 1781 2164 20.0
2 3 Garmendia Diaz Xabier 0 1731 5.0 1735 1999 19.5
3 7 Ruiz Egana Xabier 1686 1699 4.5 1651 1845 18.5
7 20 Moreno Estebanez Patxi 1592 1550 4.0 1775 1898 20.5
10 12 Tafall Villanueva Ander 0 1657 4.0 1588 1779 20.0
18 8 Pascual Cuadrados Carlos 0 1679 3.0 1707 1713 19.5

Azken jardunaldian Zorte on!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

Gorengoen Mailako Txapelketako partidak zuzenean ikusteko: Gros XT

One thought on “Gipuzkoako txapelketako 6. jardunaldia. Ander Tafallen garaipena, besteen porrota”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s