Kaixo guztioi
Arestian esan bezala, 2015eko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok eta banakako txapelketa ofizialetan jardun, kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari 2015eko kuota gisa:
-Helduok 40 euro urtean
-Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
-Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena. Egiten dutena jakinarazi beharko digute.
Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.
Elkartearen kontuan zuen datuak emanda dagokion kopuruaren diru-sarrera egitea eskertzen dizuegu:
IBAN Kodea: ES47 2095 5039 9210 6184 8866
Jarri dugun azken data, 2015eko otsailaren 7a da.
Mila esker!
Zuzendaritza batzordea.
One thought on “2015eko Kuota Ordaintzeko Epea Zabaldu da”