Pasa den igandean gure klubak Kasino Zaharrean duen egoitzan Gipuzkoako Xake Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia eta Ez-Ohikoa burutu ziren klubeko presidentearen, presidenteordearen eta batzarrean klubak duen ordezkariaren parte hartzearekin.
Batzarra GXFko Presidentea den Alejandro Catabrana Garoñak zuzendu zuen eta bileran GXFko Zuzendaritza Batzordeko ondorengo kideak lagun izan zituen: Mikel Larreategi Arana presidenteordea, Luis Hernánez Matauten Diruzaina eta Iñigo Galarza Cenzazo Bokala.
10:30ean hasi zen Ez-ohiko Batzar Nagusiaren gai zerrenda ondorengoa izan zen:
1. GXFren lehiaketa ofizialetarako araudiak
aldatzea:
Kirol Diziplina Araudia.
Taldekako Ligaren Araudia.
Banakako Txapelketen Araudia.
2. Galderak eta eskakizunak.
Eta 11:00etan hasi zen Ohiko Batzar Nagusiaren gai zerrenda ondorengoa izan zen:
1. Aurreko akta irakurri, eta hala badagokio onartu.
2. 2014ko kontuak onartu.
3. 2014ko kirol memoria onartu.
4. Gipuzkoako partida azkarren txapelketen daten
aldaketa.
5. Batzarrari aurkezteko proposamenak*
(Gipuzkoako Xake Federazioan jasoak, 2015ko
otsailaren 20ko 19:00ak baino lehen).
6. Galde-eskakizunak.
Bertaratutakoak:
Kluben estamentuko kideak: Iker Arri Martínez (Hondarribi-Marlaxka), Iñigo Galarza Cenzano (Fomento Cultural) eta Claudio Mendicute Fierro (Andoain)
Jokalarien estamentutiko kideak: Alejandro Cantabrana Garoña eta Luis Hernández Metauten
Epaileen estamentuko kideak: Mikel Larreategi Arana
Botorik gabeko bertaratutakoak: Goio Uriarte Prieto (Hondarribi-Marlaxka), Andoni Orube Bona (Hondarribi-Marlaxka) eta Iñaki Uranga Odriozola (Xaputarrak)
Argazkiak: Iker Arri
One thought on “GXF Batzar Nagusia: itxarotako asistentzia urria, baina animatua”