(leer en castellano)
Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.
Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn
Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta hirugarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira . 
Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!
Gure webguneko 2014/07/02ko postan Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen
Anima zaitezte!

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen