Euskadiko Taldekako Infantil Txapelketa : gure taldekoek hirugarren postua lortu dute. Leioako Altzaga Txapeldun eta Sestao bigarren

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.

kartelaGure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall,  Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

DSCN0111
Toki Alai: Odei Lete, Ander Tafall, Aitor Regatos eta Patxi Moreno, 3. postuko garaikurrarekin podiumean.

Txanda guztietako parekatzeak

1. txanda  2015/06/06 10:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Gros   Toki Alai 2 : 2
2   CEU Virgen Niña   San Viator 3 : 1
3   Altzaga   Sestao Naturgas 3 : 1
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Emas.
1   Toki Alai   Sestao Naturgas 2 : 2
2   San Viator   Altzaga 0 : 4
3   Gros   CEU Virgen Niña 1 : 3
3. Txandal2015/06/06 11:20ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   CEU Virgen Niña   Toki Alai ½ :
2   Altzaga   Gros 4 : 0
3   Sestao Naturgas   San Viator 3 : 1
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Toki Alai   San Viator :
2   Gros   Sestao Naturgas 0 : 4
3   CEU Virgen Niña   Altzaga 2 : 2
5. Txanda 2015/06/06 12:40an
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Altzaga   Toki Alai :
2   Sestao Naturgas   CEU Virgen Niña 2 : 2
3   San Viator   Gros 2 : 2

Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

 

DSCN0114
2015eko Infantil mailako Euskadiko Xake Txapelketako podiuma.

Amaierako Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des1  Des2  Des3
1 3 Altzaga 5 4 1 0 15.5 39.25 1394
2 4 Sestao Naturgas 5 2 2 1 12.0 21.50 1078
3 6 Toki Alai 5 2 2 1 11.5 24.50 1049
4 2 CEU Virgen Niña 5 2 2 1 10.5 24.25 945
5 5 San Viator 5 0 1 4 5.5 2.50 512
6 1 Gros 5 0 2 3 5.0 8.50 422

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Sonneborn-Berger-Tie-Break (with real points)
Des3: The BSV-Board-Tie-Break

Jarraian gertatutakoa jasotzen duen erreportaje zabala (argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte):

Txapelketako informazio osatua (chess-results): hemen

Txapelketari buruzko Euskadiko Xake Federazioaren webgunera lotura : hemen. 

Eskolarteko Kirol Jokoen informaziorako beste loturak:

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One thought on “Euskadiko Taldekako Infantil Txapelketa : gure taldekoek hirugarren postua lortu dute. Leioako Altzaga Txapeldun eta Sestao bigarren”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s