Xake anitz 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izan ziren, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Taldeko jokalariek (Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual; laguntzaile moduan Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte)  asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten (gogoan izan igande goiza ARNASA, elkarteari dedikatu geniola).

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbateko txaparrada handi jarraia kenduz, asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

CAM00603 (420x315)

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Advertisements

4 erantzun “Xake anitz 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s