Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa: Abadiño Txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu zen, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean,  Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 22 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 6 jokalari joan ziren eta azkenean gaztetxoek horrela erabakita, Ibai Dorronsoro, Asier Cuesta; Ander Tafall eta Ander Uranga,  Hondarribia-Marlaxka ordezkatu zuten eta Ramon Nogues eta Goio Uriarte Ermuko taldearekin aritu ziren, hauei bi jokalari falta baitzitzaien.

IMG-20150621-WA0015

Gaueko 21:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu zituzten bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta Untzaga plazan lehia estuan aritu ziren azken edizioetako txapeldunak, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertaratutako beste taldeekin txapelketa irabazi nahian. Hala ere, azkenean txapela Abadiñok etxera eraman zuen, Irungo Batallak bigarren postua lortu zuen eta hirugarren postua, Leioako Altzaga taldearentzat izan zen. Gure taldeak, arestian esan bezala gazteez osatuta zegoena, merituzko 18. postua lortu zuen eta Ermuak 7. postua lortu zuen, David Pérez, Asier Ibaibarriaga eta gure taldekidek osatuta.

DSCN0199 (420x281)
Abadiñoko jokalariak saria jasotzen

Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Rodrigo Sarralde FIDE Maisua (Abadiño)
  • 2. mahaia: Ricardo Bastida (C.D. Eibar)
  • 3. mahaia: Diego Sarralde (Abadiño)
  • 4. mahaia: Erlantz Miguelez (Altzaga)

Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta ger,o talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan genuen.

Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik Zorionak!

(Argazkiak: Goio Uriarte; Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Ander Uranga)

Txapelketaren informazioa antolatzailearen webgunean: hemen

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue: hemen

2 erantzun “Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa: Abadiño Txapeldun” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s